Xedapen iragankorrei buruzko Protokoloa aldatzen duen Protokoloa berresteko Tresna. Protokolo hori Bruselan egin zen, 2010eko ekainaren 23an, eta Europar Batasunaren Tratatuari, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuari eta Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa eratzeko Tratatuari erantsi zitzaien.
LANEren 108. hitzarmenaren aurkako Espainiaren Salaketa. Hitzarmen hori itsasoko jendearen nortasun-agiriei buruzkoa da eta Genevan egin zen 1958ko maiatzaren 13an.
Ontziek eragindako kutsadura prebenitzeko 1973ko nazioarteko hitzarmenari buruzko 1978ko protokoloaren eranskinari 2010ean egindako zuzenketak (9. kapitulu berria eranstea MARPOL hitzarmenaren I. eranskinari) (1984ko urriaren 17ko eta 18ko 249 eta 258 zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialetan argitaratuak). 2010eko martxoaren 26an onartu ziren, MEPC.189(60) Ebazpenaren bidez.
Espainiako Erresumaren eta Lituaniako Errepublikaren arteko Akordioa, elkarren informazio sailkatua babestekoa, Madrilen egina 2010eko maiatzaren 7an.
Gizarte Segurantzari buruzko alde askotako hitzarmen iberoamerikarra aplikatzeko akordioaren hutsen zuzenketa. Hitzarmen hori 2009ko irailaren 11n Lisboan egin zen eta Uruguaiko Ekialdeko Errepublikak sinatu du.
Gizarte Segurantzari buruzko alde askotako hitzarmen iberoamerikarra aplikatzeko akordioaren hutsen zuzenketa. Hitzarmen hori 2009ko irailaren 11n Lisboan egin zen eta Paraguaiko Errepublikak sinatu du.
2011ko abenduaren 16ko instrukzioa, Erregistroen eta Notariotzaren zuzendari nagusiarena eta Justizia Administrazioa Modernizatzeko zuzendari nagusiarena, Erregistro Zibil Zentraleko antolamendu-ereduari buruzko 2011ko urriaren 27ko instrukzioaren hutsak zuzentzen dituena.
Hutsen zuzenketa, puntu eta bankua jokoaren oinarrizko araudia onartzen duen azaroaren 8ko EHA/3086/2011 Aginduarena.
Hutsen zuzenketa, bingo jokoaren oinarrizko araudia onartzen duen azaroaren 8ko EHA/3087/2011 Aginduarena.
Hutsen zuzenketa, Black Jack jokoaren oinarrizko araudia onartzen duen azaroaren 8ko EHA/3088/2011 Aginduarena.
Hutsen zuzenketa, poker jokoaren oinarrizko araudia onartzen duen azaroaren 8ko EHA/3089/2011 Aginduarena.
Hutsen zuzenketa, Joko Osagarriak joko motaren oinarrizko araudia onartzen duen azaroaren 8ko EHA/3090/2011 Aginduarena.
Hutsen zuzenketa, jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legeko joko-jarduerak garatu eta ustiatzeko lizentzia orokorren deialdia arautuko duten oinarrien plegua onartzen duen azaroaren 16ko EHA/3124/2011 Aginduarena.
Ebazpena, 2011ko abenduaren 16koa, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren zuzendari orokorrarena eta Estatuko Administrazioaren kontuhartzaile nagusiarena, kreditu-erakundeetan ireki diren eta guztiz edo partzialki pignoratutako saldoak dituzten ageriko kontuetan eta lehiaketa-egoeran dauden zordunen titulartasuneko ageriko kontuetan diru-enbargoak internet bidez egiteko prozedura ezartzen duena.
FOM/3527/2011 Agindua, azaroaren 21ekoa, otsailaren 9ko FOM/287/2009 Agindua aldatzekoa. Agindu horrek lurreko garraiobideen antolamenduari buruzko Erregelamendua garatzen zuen, Espainiako lurraldean bizi ez eta garraioaren arloan Espainian arau-hausteak egiten dituztenen alde kauzioa jartzeari dagokionez.
FOM/3528/2011 Agindua, abenduaren 15ekoa, salgaiak errepidez garraiatzeko baimenak gaitzeko erregimen iragankor berria ezartzen duena.
1694/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, merkataritza eta marketina izeneko lanbide-arloari dagozkion hiru profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena, eta abuztuaren 1eko 1377/2008 Errege Dekretuko II. eranskin gisa ezarritako profesionaltasun-ziurtagiria eguneratzen duena.
1695/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, ostalaritza eta turismoa izeneko lanbide-arloari dagozkion hiru profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena.
1696/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, kimika izeneko lanbide-arloari dagokion profesionaltasun-ziurtagiri bat, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoa, sortzen duena.
1774/2011 Errege Dekretua, abenduaren 2koa, itsas arrantza izeneko lanbide-arloari dagozkion lau profesionaltasun-ziurtagiri, profesionaltasun-ziurtagirien Estatuko katalogoan sartzekoak, sortzen dituena.
Ebazpena, 2011ko abenduaren 26koa, idazkariordearena, Ministro Kontseiluaren 2001eko abenduaren 21eko Akordioaren eranskina aldatzen duena. Akordio horrek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren ministro-aginduen numerazioa xedatzen du.
8/2011 Legea, abenduaren 5ekoa, Legegintzako Herri Ekimenari eta Udalei buruzko urriaren 17ko 5/1988 Legea aldatzekoa.
9/2011 Legea, abenduaren 5ekoa, urtarrilaren 2ko 1/1986 Legea (Andaluziako hauteskundeei buruzkoa), apirilaren 8ko 2/2005 Legea (Andaluziako Juntako lehendakari ohien estatutua arautzeari buruzkoa) eta apirilaren 8ko 3/2005 Legea (Andaluziako Juntako administrazioko goi-kargudunen bateraezintasunari eta goi-kargudunek eta bestelako enplegatu publikoek jarduerak, ondasunak eta interesak aitortzeari buruzkoa) aldatzekoa.
10/2011 Legea, abenduaren 5ekoa, Andaluziako elkargo profesionalak arautzeko azaroaren 6ko 10/2003 Legea eta elkargo profesionalen Andaluziako kontseiluei buruzko abenduaren 29ko 6/1995 Legea aldatzekoa.
11/2011 Legea, abenduaren 5ekoa, Espainiako zeinu-mintzairaren erabilera eta gorren, entzumen-desgaituen eta itsu-gorren ahozko komunikazioa laguntzeko bitartekoak arautzen dituena Andaluzian.
18/2011 Foru Legea, azaroaren 30ekoa, Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan Parte Hartzeko Funtsaren zenbatekoa aldatzen duena 2011ko eta 2012ko ekitaldietarako.
1/2011 Foru Lege Dekretua, urriaren 6koa, defizit helburua betetzeko hainbat neurri onesten dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril