Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 29 de abendua de 2011, Zk. 313

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 6596-2011 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 101. artikuluaren 1, 2, 3 eta 4. paragrafoari; 102. artikuluari; 110. artikuluaren 4. paragrafoari; 111. artikuluaren 6. paragrafoari eta azken xedapenetariko lehenaren 1. paragrafoari, lehen eta azken lerrokadei eta 2.b) paragrafoari buruzkoa.

  • 6642-2011 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Ekonomia Iraunkorrari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legearen 4-7, 41.bat, 80, 91 eta 110.4 artikuluei buruzkoa.

  • 6720-2011 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Aragoiko Sektore Publikoko Kontratuen arloko neurriei buruzko otsailaren 24ko 3/2011 Legearen 6 eta 10. artikuluen ingurukoa.

KANPO GAIETARAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

  • Espainiako Erresumaren eta Mexikoko Estatu Batuen arteko Akordioa eratzeko ohar-trukea; akordio horrek bisa diplomatikoak kentzeko 1989ko apirilaren 17ko ohar-trukea aldatzen du eta Madrilen egin zen 2011ko abenduaren 7an eta 14an.

  • Hutsen zuzenketa, txanpona euroa duten zenbait herrialderen arteko Mailegu Zerbitzurako Akordioarena; hauek dira herrialdeak: Belgikako Erresuma, Irlanda, Espainiako Erresuma, Frantziako Errepublika, Italiako Errepublika, Zipreko Errepublika, Luxenburgoko Dukerri Handia, Maltako Errepublika, Herbeheretako Erresuma, Austriako Errepublika, Portugalgo Errepublika, Esloveniako Errepublika, Eslovakiar Errepublika eta Finlandiako Errepublika eta KfW, interes publikoan jardunda, jarraibideak beteta eta Alemaniako Errepublika Federalaren bermeari atxikita, mailegu-emaile gisa, eta Heleniar Errepublika mailegu-hartzaile gisa eta Greziako Bankua mailegu-hartzailearen agente gisa. Ohar-trukea Bruselan eta Atenasen egin zen 2010eko maiatzaren 8an eta behin-behinekoz aplikatu zen.

  • Hutsen zuzenketa, honako herrialde hartzekodunen arteko Akordioarena: Belgikako Erresuma, Alemaniako Errepublika Federala, Irlanda, Espainiako Erresuma, Frantziako Errepublika, Italiako Errepublika, Zipreko Errepublika, Luxenburgoko Dukerri handia, Maltako Errepublika, Herbeheretako Erresuma, Austriako Errepublika, Portugalgo Errepublika, Esloveniako Errepublika, Eslovakiar Errepublika eta Finlandiako Errepublika. Akordio hori Bruselan egin zen 2010eko maiatzaren 8an eta behin-behinekoz aplikatu zen.

EKONOMIA ETA OGASUN MINISTERIOA

  • EHA/3551/2011 Agindua, abenduaren 13koa, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zergaren kudeaketan aplikatu beharreko batez besteko salmenta-prezioak onartzen dituena.

  • EHA/3552/2011 Agindua, abenduaren 19koa, zergaduna Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak helbide elektronikoan jakinarazpenak zein egunetan egin ezin diezazkiokeen adierazteko eskubideaz baliatzeko baldintzak arautzekoa eta martxoaren 24ko HAC/661/2003 Agindua aldatzekoa (ordena zibileko eta administrazio auzien ordenako jurisdikzio-ahalaz baliatzeagatiko tasaren autolikidaziorako eredua onartu eta aurkezteko lekua, modua eta epeak ezartzen ditu).

  • Hutsen zuzenketa, joko-antolamenduko zuzendari nagusiaren 2011ko azaroaren 16ko ebazpenarena. Ebazpen horrek, jokoa arautzeko maiatzaren 17ko 13/2011 Legea garatzen duen azaroaren 14ko 1614/2011 Errege Dekretuaren 17. artikuluan xedatutakoari jarraiki, joko-lizentzia, -baimen eta -erregistroei dagokienez, joko-jardueren mota desberdinak garatu eta ustiatzeko lizentzia bereziak eskatu eta emateko prozedura ezartzen du.

  • Hutsen zuzenketa, joko-antolamenduko zuzendari nagusiaren 2011ko azaroaren 16ko ebazpenarena. Ebazpen horrek, jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legea garatzen duen azaroaren 14ko 1614/2011 Errege Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoaren arabera, joko-lizentzia, -baimen eta -erregistroei dagokienez, joko-lizentzien erregistro orokorreko konkurrenteen atal bereziko behin-behineko inskripzioen gutxieneko edukia ezartzen du.

  • Hutsen zuzenketa, joko-antolamenduko zuzendari nagusiaren 2011ko azaroaren 16ko ebazpenarena. Ebazpen horrek jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen babesean emandako lizentzien xede diren jokoen sistema teknikoek bete beharreko ezaugarri teknikoak garatzen dituen xedapena onartzen du.

  • Hutsen zuzenketa, joko-antolamenduko zuzendari nagusiaren 2011ko azaroaren 16ko ebazpenarena. Ebazpen horrek azaroaren 14ko 1614/2011 Errege Dekretuaren II. tituluaren III. kapituluak garatzen duen xedapena eta joko-mota desberdinei dagozkien lizentzia bereziei lotutako eragile-bermeen zenbatekoen zehaztapena onartzen ditu.

  • Hutsen zuzenketa, joko-antolamenduko zuzendari nagusiaren 2011ko azaroaren 16ko ebazpenarena. Ebazpen horrek proiektu teknikoen egiaztagirien aurretiazko txostenen ereduak eta barne-kontroleko sistemaren egiaztagirien txosten-eredua onartzen ditu; txosten horiek jokoak ustiatu eta merkaturatzeko lizentzia orokor eta berezien eskatzaileek aurkeztu behar dituzte.

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • FOM/3553/2011 Agindua, abenduaren 5ekoa, abuztuaren 1eko 1749/1984 Errege Dekretuaren 2. eranskina aldatzen duena, jarraibide teknikoak eguneratzeko. Lege-dekretu horrek salgai arriskutsuak airez arriskurik gabe garraiatzeari buruzko Erregelamendu Nazionala eta salgai arriskutsuak airez arriskurik gabe garraiatzeko Jarraibide Teknikoak onartzen ditu.

INDUSTRIA, TURISMO ETA MERKATARITZA MINISTERIOA

  • Hutsen zuzenketa, urriaren 31ko 1544/2011 Errege Dekretuarena. Errege-dekretu horrek energia elektrikoaren ekoizleek garraio- eta banaketa-sareetara jotzeko ordaindu beharreko ordainsariak ezartzen ditu.

  • Hutsen zuzenketa, azaroaren 14ko 1623/2011 Errege Dekretuarena. Errege-dekretu horrek penintsulako sistema elektrikoaren eta Balear Uharteetako sistema elektrikoaren arteko lotura abian jartzeak dakartzan ondorioak arautu eta sektore elektrikoko beste xedapen batzuk aldatzen ditu.

INGURUMEN, LANDAGUNE ETA ITSAS INGURUETAKO MINISTERIOA

  • ARM/3554/2011 Agindua, abenduaren 21ekoa, 1986ko maiatzaren 23ko Agindua aldatzen duena. Agindu horrek mintegiko hazi eta landareak kontrolatzeko eta ziurtatzeko Araudi Tekniko Orokorra onartzen du.

LURRALDE POLITIKA ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • Hutsen zuzenketa, Idazkariordetzaren 2011ko azaroaren 17ko ebazpenarena. Ebazpen horrek 056 kodedun «Ikuskapen, baimen eta lehiaketen tasa» telematikoki likidatu eta ordaintzeko prozedura ezartzen du.

AUZITEGI GORENA

  • 2011ko urriaren 13ko epaia, Auzitegi Gorenaren hirugarren salarena, irailaren 18ko 1462/2009 Errege Dekretua baliogabetzat jotzen duena. Errege-dekretu horrek apirilaren 17ko 641/2009 Errege Dekretua aldatzen zuen, dopin-kontrolen prozesuak eta baimendutako analisi-laborategiak arautzen dituena, eta kirolean dopatzea prebenitzeko eta osasuna babesteko neurri osagarriak ezartzen dituena.

  • 2011ko azaroaren 22ko epaia, Auzitegi Gorenaren hirugarren salarena, abenduaren 28ko ITC/3519/2009 Aginduaren 7. artikulua eta apirilaren 3ko 485/2009 Errege Dekretuaren xedapen gehigarrietako laugarrenaren 1. paragrafoaren lehen eta bigarren lerrokadak baliogabetzen duena. Agindu horrek 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera sarrera-bidesariak eta erregimen berezia duten instalazio batzuetako tarifak eta ordainak aztertzen ditu.

EXTREMADURAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril