Zu hemen zaude

“Mi BOE” zerbitzuan erregistratuta egon behar dut BOEn eskaintzen diren zerbitzuak erabili ahal izateko?

Bai. Mi BOE zerbitzuak erabili ahal izateko (informazio alertak, maiz egiten diren bilaketak, arau bateratuen eta kode elektronikoen eguneraketa), alta eman behar duzu erabiltzaile izen batekin eta pasahitzarekin.

Igo

Mi BOE doakoa da?

Bai, doakoa da.

Igo

Zein alerta mota jasotzeko harpidetu naiteke?

Mi BOE zerbitzuak hainbat alerta mota eskaintzen ditu, zure informazio beharretara egokitzeko xedearekin:

  • Informazio alertak:
    • Legeriaren ingurukoak
    • Izendapen, oposaketa eta lehiaketen ingurukoak
    • Kontratazio iragarkien ingurukoak
    • Gaika antolatutakoak
  • Jakinarazpen iragarkien alertak
  • Datu base batean burututako bilaketa baten inguruko alertak
  • Xedapen bateratuen eguneraketa alertak
  • Kode elektronikoen eguneraketa alertak

Igo

Nola erregistra naiteke “Mi BOE” zerbitzuan?

  1. Erabiltzaile berrien erregistrorako inprimakira sartu, “Erregistratu” estekan sakatuta.
  2. Bete eremu hauek:
    • “Izena”
    • “Helbide elektronikoa” (hau izango da zure erabiltzaile izena eta alertak jasoko dituen helbidea)
    • “Pasahitza” (zuk nahi duzuna)
  3. Idatzi “Segurtasun egiaztapena” atalean ageri diren irudiko karaktereak. “Captcha” izeneko kode bat da hau eta inprimakiak erabiltzen dituzten webguneen zerbitzarietan eraso informatikoak ekiditeko balio du.
  4. Irakurri arretaz datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
  5. Hautatu “Zerbitzuaren baldintzak onartzen ditut” laukia.
  6. Egin klik “Bidali” botoian.
  7. Momentu horretan, gure sistemak mezu bat bidaliko dizu gai honekin: “Mi BOE - Helbide elektronikoaren egiaztapena”. Ziurtatu “Mi BOE - Helbide elektronikoaren egiaztapena” posta elektronikoa spam karpetara joan ez dela.
  8. Sakatu posta elektroniko horretan ageri den estekan, edo kopiatu bertan ageri den sei digituko kodea, ondoren helbidearen egiaztapen orrian idazteko eta “Bidali” aukera hautatzeko. Urrats hau beharrezkoa da zure helbide elektronikoa ezagutzen duen beste pertsona batek zure tokia hartzea eta alerta batera harpidetzea ekiditeko.

Igo

Zeintzuk dira jakinarazpen iragarkien alerta zerbitzuaren ezaugarriak?

Jakinarazpen iragarkien informazioa interesdunari –eta ez hirugarrenei– iristen zaiola bermatzeko, mota honetako alerta zerbitzuetara harpidetzeko identifikazio elektronikoa eskatzen da Cl@ve zerbitzuen bitartez, jakinarazpen iragarkien informazioa pertsona zuzenari iristen zaiola ziurtatu ahal izateko.

Informazio gehiago alerta mota honi buruz Jakinarazpenak BOEn atalean.

Igo

Jada baditut erabiltzaile izen bat eta pasahitza, nola sar naiteke nire kontura?

Sartu Mi BOE orrialdera eta bertan aurkituko duzu zure erabiltzaile izena (helbide elektronikoa) eta zuk hautatutako pasahitza idazteko sarrera inprimakia.

Beste aukera bat da gizarte sareren baten bitartez sartzea, “login sozial” izenekoa erabilita, hala nola Tweeter, Facebook edo Google+.

Igo

Zer da login soziala?

Login sozialak web zerbitzu desberdinetarako sarbidea bateratzeko balio du, gizarte sareren batean kontu bat badugu.

Hala erabakitzen badugu, sarbide mota hau erabil dezakegu Mi BOE zerbitzura sartzeko klik bakar batekin, betiere sarbide mota honetarako aktibatuta dagoen Facebook, Tweeter edo Google+ kontu baten bitartez identifikatu bagara.

Igo

Nire pasahitza ahaztu dut edo nire kontua blokeatuta geratu da pasahitza zuzenki sartzeko saiakerak gainditu ditudalako, zer egin dezaket?

Erabiltzaile izena baduzu eta ezin baduzu “Mi BOE” zerbitzura sartu, pasahitza ahaztu duzulako edo zure kontua blokeatu delako, pasahitz berria sortu ahalko duzu jarraian ageri den inprimakia erabilita:

http://www.boe.es/mi_boe/id/asistencia.php

Jarraitu beharrezko urratsak, kontua sortu zenuen lehenengo aldian bezala.

Igo

Nola harpidetu naiteke “Informazio alertak” jasotzeko?

Behin Mi BOE zerbitzuan saioa hasita, eta orrialde horretatik bertatik, hautatu jaso nahi duzun informazioarekin lotutako gaia, alerta mota bakoitzerako eskaintzen direnen artean:

Behin harpidetza hautatuta, sakatu “Gorde”.

Igo

Zein da informazio alerta baten eta bilaketa baten inguruko alerta baten aldeko aldea?

Informazio alertak gai jakinen ingurukoak dira soilik.

Hala ere, webguneko datu baseetan burututako bilaketa bidez bakarrik lor daitekeen informazio espezifikoagorik behar izatekotan, bilaketa alerta batera harpidetzeko aukera duzu. Adibide moduan, honelako ohartarazpenak jaso daitezke: medikuntzako ikasketa planen ingurukoak, Miguel Hernández sarien ingurukoak, osasun arloko prestakuntza espezializatuko deialdien ingurukoak, Hezkuntza Ministerioak argitaratzen duen guztiaren ingurukoak, etab.

Oso garrantzitsua da gordeko den bilaketa arretaz burutzea, izan ere, gordetako bilaketa estrategian erabilitako hitz berak dituen informazioa bakarrik jasoko da. Zure bilaketa estrategia egokia den ala ez egiaztatzeko, bilaketa gorde aurretiko momentuan kontsulta egitean datu baseak eskainitako emaitzak aztertzea lagungarria izan liteke.

Informazio alerten kasuan, gaiak generikoagoak dira eta normalizatuta daude, lengoaia kontrolatu bat erabiltzen baitute eta dokumentalista adituek bidalketak gainbegiratzen baitituzte.

Igo

Nola gordetzen da bilaketa bat?

Lehenik, bilaketa burutu behar da gure interesekoa den datu basean (Legeria, Langileak, Beste xedapen batzuk, Justizia Administrazioaren iragarkiak BOEn, Kontratazio iragarkiak BOEn): https://www.boe.es/buscar/

Bilaketa burutu ondoren agertzen den emaitzen zerrendan, goiko partean, “Gorde bilaketa” aukera ageri duen erlaitza egongo da.

Dagokion botoia sakatu beharko da eta bilaketa hori gure profilean gordetzeko izen bereizgarri bat jarri beharko zaio.

Bilaketa gordetzen baduzu, erraz asko burutu ahalko duzu bilaketa hori kontrol paneletik gure sistemara sartzen zaren bakoitzean.

Horrez gain, alerta bat jaso ahalko duzu posta elektronikoz zuk ezarritako bilaketa irizpideekin lotutako berriak daudenean. Posta elektroniko bidezko alerta jaso nahi ez baduzu, aukera hori desautatu beharko duzu bilaketa gorde baino lehen.

bilaketa gordetzeko pantaila argazkia

Igo

Nola harpidetu naiteke arau bateratu baten eguneraketa alertara?

Lehenik, gure interesekoa den araua aurkitu beharko dugu, Legeria datu baseetako bilaketa inprimakia erabilita edo BOE guztia datu basean bilatuta.

Behin araua aurkituta, testu bateratura sartuko gara, ikono honetan sakatuta:

Testu bateratura sartzeko estekaren pantaila argazkia

Eta pantailaren goiko eskuinaldeko aldean “Jaso alerta” aukera eskainiko zaizu.

alerta jasotzeko erlaitzaren pantaila argazkia

Igo

Nola harpidetu naiteke kode baten eguneraketa alertara?

Lehenik, zure intereseko kodea aurkitu beharko duzu, Liburutegi Juridiko Digitaletik.

Kode bakoitzaren hasierako pantailan, adierazi egingo da kodea eguneratzen den bakoitzean posta elektronikoz doako alerta bat jasotzeko Mi BOE zerbitzuan saioa hasi behar duzula.

Mi BOE zerbitzuan saioa hasteko ohartarazpenaren pantaila argazkia

Eskaintzen zaizun Mi BOE zerbitzura sartzeko estekan sakatu ondoren, hasi saioa Mi BOE zerbitzuan zure erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin.

Ondoren, Mi BOE zerbitzuak kode bakoitzaren hasierako pantaila eskainiko dizu, alerta jasotzeko hautaketa egiteko aukera izan dezazun.

kode baten eguneraketa alertara harpidetzeko pantaila argazkia

Igo

Ba al da mugarik harpidetutako alerten kopuruaren inguruan?

Alerta mota bakoitzerako gehienez ere 50 harpidetza burutu daitezke.

Igo

Noiz jasotzen dira alertak?

Posta elektroniko bidezko mezuak BOEn xedapena edo iragarkia argitaratzen den egun berean edo hautatutako gaiarekin lotutako edukiren bat eguneratzen den egun berean jasotzen dira (larunbatak eta jaiegunak kenduta).

Arau bateratuen eta kodeen eguneraketa alerten kasuan, mezuak jasoko dira testuen eguneraketa burutu den egun berean, BOEn araudia aldaketa argitaratu ondoren.

Zure alertekin lotutako ezer argitaratzen ez bada, ez duzu inolako postarik jasoko.

Igo

Informazio alerta baten bidalketa bertan behera utz dezaket?

Mi BOE zerbitzuan saioa hasi ondoren, kontrol panelean, alerta talde espezifikoan sartu beharko duzu (legeria; izendapenak, oposaketak eta lehiaketak; gaika antolatutako alertak; kontratazio iragarkiak) eta bertan behera utzi nahi duzun alertaren laukia desautatu beharko duzu.

Igo

“Nire kode elektronikoen”, “nire bilaketen” edo “nire xedapen bateratuen” harpidetza bat edo gehiago aldi baterako ezezta ditzaket edo bertan behera utz ditzaket?

Kontrol paneletik, eta baita zerbitzu bakoitzaren koadro espezifiko bakoitzetik ere (nire bilaketa guztiak, nire kode elektroniko guztiak, nire xedapen bateratu guztiak), posta elektronikoen bidalketa kontrola daiteke (hautatutako “posta elektronikoa” aukera hautatuta duen zutabea) edo bilaketa bat, kode baten jarraipena eta abar betiko bertan behera utz daitezke.

Igo

Alerta mezu GUZTIEN bidalketa aldi baterako ezezta dezaket?

Aldi batean zehar inolako alertarik jaso nahi ez baduzu baina zure konfigurazioa mantendu nahi baduzu, nire profila atalean lauki bat ageri da “aldi baterako posta elektronikoen bidalketa desaktibatzea” aukerarekin.

Denbora baten buruan posta elektroniko horiek berriz ere jasotzen hasi nahi baduzu, desautatu aukera hori.

Igo

Nola hartu dezaket baja Mi BOE zerbitzuan?

Nire profila” orrialdean bada botoi bat “ezabatu erabiltzaile profila” aukerarekin. Zure datu guztiak ezabatuko dira, bai eta jarraipenak, alertak, etab.

Behin eragiketa hau burututa, Mi BOE zerbitzua berriz ere erabiltzen hasteko, profil berri bat sortu beharko duzu zure helbide elektronikoarekin eta pasahitz berri batekin.

Igo

Nora jo dezaket arazoren bat edo zalantzaren bat badut?

Jarri harremanetan gure herritarrei zuzendutako arreta zerbitzuarekin jarraian ageri den esteka erabilita: Jarri harremanetan

Igo

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril