Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 1 de ekaina de 2012, Zk. 131

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • Honako herrialde hauen artean Europako Jendarmeria Indarra (EUROGENDFOR) sortzeko egin zen Tratatua berresteko Tresna: Espainiako Erresuma, Frantziako Errepublika, Italiako Errepublika, Herbeheretako Erresuma eta Portugalgo Errepublika. Velesenen (Herbehereak) egin zen 2007ko urriaren 18an.

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 2331-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa, Kanarietako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko Kanarietako Parlamentuaren uztailaren 26ko 14/1990 Legearen 131.2 artikulua dela-eta aurkeztutakoa.

  • 2386-2012 zenbakiko eskumen-gatazka positiboa, Andaluziako Juntako Hezkuntza Sailaren 2012ko otsailaren 13ko Agindua dela-eta aurkeztutakoa. Agindu horren bidez, hautaketa-prozedurak deitu dira honako kidego hauetan sartzeko: bigarren hezkuntzako irakasleak, lanbide-heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak, musika eta arte eszenikoetako irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko irakasleak; eta honako kidego hauetara igotzeko: bigarren hezkuntzako irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko irakasleak.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2012ko maiatzaren 30ekoa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, lehengaiaren kostuaren eta gas naturalaren lehengaiaren oinarri-kostuaren 2012ko bigarren hiruhilekorako balioak argitaratzen dituena, kogenerazioko instalazioen eta beste batzuen eraginkortasun-osagarria eta ordainketa-balioak kalkulatzeko, maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuan, energia elektrikoaren ekoizpenaren jarduera-erregimen berezia arautzen duenean.

AUZITEGI GORENA

  • Autoa, 2012ko martxoaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salak emandakoa; auto horretan adierazten da, kautela-neurri gisa eta sententzia eman arte, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak IET/3586/2011 Aginduan ezarritako sarrera-bidesarien finkapena osatu behar duela (IET/3586/2011 Aginduak, abenduaren 30ekoak, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera sarrera-bidesariak eta erregimen bereziko instalazioen tarifak eta primak ezartzen ditu).

  • Autoa, 2012ko martxoaren 15ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salak emandakoa; auto horretan adierazten da, kautela-neurri gisa eta sententzia eman arte, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak IET/3586/2011 Aginduan ezarritako sarrera-bidesarien finkapena osatu behar duela (IET/3586/2011 Aginduak, abenduaren 30ekoak, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera sarrera-bidesariak eta erregimen bereziko instalazioen tarifak eta primak ezartzen ditu).

ARAGOIKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

KANARIETAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril