2331-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa, Kanarietako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko Kanarietako Parlamentuaren uztailaren 26ko 14/1990 Legearen 131.2 artikulua dela-eta aurkeztutakoa.
2386-2012 zenbakiko eskumen-gatazka positiboa, Andaluziako Juntako Hezkuntza Sailaren 2012ko otsailaren 13ko Agindua dela-eta aurkeztutakoa. Agindu horren bidez, hautaketa-prozedurak deitu dira honako kidego hauetan sartzeko: bigarren hezkuntzako irakasleak, lanbide-heziketako irakasle teknikoak, hizkuntza eskola ofizialetako irakasleak, musika eta arte eszenikoetako irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko irakasleak; eta honako kidego hauetara igotzeko: bigarren hezkuntzako irakasleak eta arte plastikoetako eta diseinuko irakasleak.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril