Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 27 de apirila de 2012, Zk. 101

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 6720-2011 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Aragoiko Sektore Publikoko Kontratuen arloko neurriei buruzko otsailaren 24ko 3/2011 Legearen 6 eta 10. artikuluen aurkakoa.

  • 6588-2011 konstituziokontrakotasun-arazoa, Eusko Legebiltzarraren otsailaren 27ko Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 3.4 artikulua dela-eta aurkeztutakoa, Konstituzioaren 149.1.6 artikulua urra dezakeelakoan.

  • 1066-2012 konstituziokontrakotasun-arazoa, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarria dela-eta aurkeztutakoa, Konstituzioaren 9.3 eta 24.1 artikuluak (117.3 eta 33.3 artikuluekin lotuta) urra ditzakeelakoan.

  • 81-2008 eskumen-gatazka positiboa, jatorrizko deitura babestuei eta adierazpen geografiko babestuei Erkidegoko erregistroan izena emateko eskabideak izapidetzeko eta horiei aurka egiteko prozedura arautzen duen uztailaren 27ko 1069/2007 Errege Dekretuaren 5.4, 8, 9.2 eta 12. artikuluen aurkakoa.

  • 1245-2012 eskumen-gatazka positiboa, Ekonomia Jasangarrirako Karbono Funtsa arautzen duen urriaren 24ko 1494/2011 Errege Dekretuaren 7.4, 8.2, 14 eta 15. artikuluen eta xedapen gehigarri bakarraren aurkakoa.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

  • Akordio-memoranduma, honako hauen artekoa: Australiako Defentsa Saila, Finlandiako Defentsa Ministerioa, Frantziako Errepublikaren Defentsa Ministerioa, Alemaniako Errepublika Federalaren Defentsa Ministerio Federala, Italiako Errepublikaren Defentsa Ministerioa, Espainiako Erresumaren Defentsa Ministerioa, Suediako Indar Armatuak, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuaren Defentsarako Estatu Idazkaritza eta Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Saila. Memorandum hori Koalizioko Sare Konexiorako Banda Zabaleko Uhinaren (COALWNW) formari buruzkoa da eta honako hiri hauetan egin zen: Canberran (Australia), 2009ko ekainaren 25ean; Helsinkin (Finlandia), 2009ko ekainaren 29an; Bagueuxen (Frantzia), 2009ko ekainaren 25ean; Koblenzen (Alemania), 2009ko uztailaren 6an; Erroman (Italia), 2009ko ekainaren 30ean; Madrilen (Espainia), 2010eko apirilaren 9an; Stockholmen (Suedia), 2009ko ekainaren 24an; Londresen (Erresuma Batua), 2009ko ekainaren 30ean eta Washigton DCn (Ameriketako Estatu Batuak), 2009ko ekainaren 26an.

DEFENTSA MINISTERIOA

  • 400/38030/2012 Ebazpena, apirilaren 17koa, Idazkariordetzarena, Defentsa Ordezkaritzen antolamendua eta funtzionamendua garatzen dituen urtarrilaren 22ko DEF/91/2008 Aginduaren eranskina aldatzen duena.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • HAP/847/2012 Agindua, apirilaren 25ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ministerio Batzordea sortu eta horren osaera eta funtzioak arautzen dituena.

  • HAP/848/2012 Agindua, apirilaren 26koa, 2011ko zerga-aldirako errendimendu garbiaren indizeak eta hirugarrenei erositako pentsuetarako indize zuzentzailea murrizten dituena, aparteko hainbat egoerak eragindako nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretarako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboaren metodoa aplikatu behar den kasuetarako.

  • Ebazpena, 2012ko apirilaren 26koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • IET/849/2012 Agindua, apirilaren 26koa, hirugarren batzuk gas-instalazioetara sartzearekin eta araututako jardueren ordainketarekin lotutako bidesari eta kanonak ezarri eta gas-sistemaren finantza-orekari buruzko neurriak hartzen dituena.

AUZITEGI GORENA

  • 2011ko abenduaren 7ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, honako lege-doktrina hau ezartzen duena: «Itsasertzen Legearen Erregelamenduaren –abenduaren 1eko 1471/1989 Errege Dekretu bidez onartua– 49.3 artikuluak bildutako kasuetan, autonomia-erkidegoek bide-zorraren erabilera, okupazioa edo obrak baimendu ahal izateko, Ministerioaren Itsasertzen Zerbitzu Periferikoak adostasuna adierazi beharko du. Baimenean, nahitaez jaso beharko dira Itsasertzen Zerbitzu Periferikoak egindako oharrak».

  • 2012ko martxoaren 7ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren –maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuak onartutakoa– 292. artikuluaren b) idatz-zatia dela-eta aurkeztutako legezkontrakotasun-arazoa baiesten duena.

  • 2012ko martxoaren 22ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, martxoaren 19ko 335/2010 Errege Dekretuko 4. artikuluaren 1. paragrafoan «fisica» terminoa ezabatzen duena.

  • 2012ko martxoaren 23ko autoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako zerrenda eta katalogoa arautzen dituen azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretuaren indarraldia eteten duena, katalogoan «micropterus salmoides» edo «black bass» espeziea sartzeari dagokionez.

GALIZIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril