2011ko abenduaren 7ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, honako lege-doktrina hau ezartzen duena: «Itsasertzen Legearen Erregelamenduaren –abenduaren 1eko 1471/1989 Errege Dekretu bidez onartua– 49.3 artikuluak bildutako kasuetan, autonomia-erkidegoek bide-zorraren erabilera, okupazioa edo obrak baimendu ahal izateko, Ministerioaren Itsasertzen Zerbitzu Periferikoak adostasuna adierazi beharko du. Baimenean, nahitaez jaso beharko dira Itsasertzen Zerbitzu Periferikoak egindako oharrak».
2012ko martxoaren 7ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren –maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuak onartutakoa– 292. artikuluaren b) idatz-zatia dela-eta aurkeztutako legezkontrakotasun-arazoa baiesten duena.
2012ko martxoaren 22ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, martxoaren 19ko 335/2010 Errege Dekretuko 4. artikuluaren 1. paragrafoan «fisica» terminoa ezabatzen duena.
2012ko martxoaren 23ko autoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako zerrenda eta katalogoa arautzen dituen azaroaren 14ko 1628/2011 Errege Dekretuaren indarraldia eteten duena, katalogoan «micropterus salmoides» edo «black bass» espeziea sartzeari dagokionez.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril