Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 2 de uztaila de 2021, Zk. 157

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 9/2021 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Europako Fiskaltza sortzeko Lankidetza Indartua ezartzen duen Kontseiluaren 2017ko urriaren 12ko (EB) 2017/1939 Erregelamendua aplikatzekoa.

  • 9/2021 Legea, uztailaren 1ekoa, Sierra de las Nieves Mendilerroa Parke Nazional izendatzekoa.

GARRAIO, MUGIKORTASUN ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2021eko ekainaren 21ekoa, Aire Segurtasunerako Estatu Agentziaren Zuzendaritzarena, COVID-19aren pandemiari dagokionez aireko bidaiariak eta abiazioko langileak kudeatzeko gidalerro operatiboak eguneratzen dituena.

INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • 402/2021 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 237/2000 Errege Dekretua, otsailaren 18koa, Elikagaiak tenperatura erregulatua dutela lehorretik garraiatzeko ibilgailu bereziek bete beharreko zehaztapen teknikoak eta zehaztapenekin bat datozen kontrol-prozedurak ezartzen dituena.

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA MINISTERIOA

  • 403/2021 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, erregelamendu hauek aldatzen dituena: Landare Lorpenak Babesteko Erregelamendua, urriaren 21eko 1261/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsia, eta Barietate Komertzialen Erregistroaren Erregelamendu Orokorra, otsailaren 11ko 170/2011 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

  • 404/2021 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 532/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 26koa, Fruta- eta barazki-sektoreko ekoizleen elkarteen onarpena eta funtzionamendua arautzen dituena.

  • 405/2021 Errege Dekretua, ekainaren 8koa, errege-dekretu hau aldatzen duena: 427/2020 Errege Dekretua, martxoaren 3koa, Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen lonjak «erreferentzia-lonja» gisa onartzeko eta haien elkarteak onartzeko betekizunak eta prozedura ezartzen dituena eta Erreferentzia Lonjen eta haien Elkarteen Erregistro Nazionala sortzen duena.

  • 425/2021 Errege Dekretua, ekainaren 15ekoa, CULTIVA programa antolatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen eta 2021eko ekitaldiko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena; programa hori nekazari gazteek ereduzko ustiategietan egiten dituzten prestakuntza-egonaldiei buruzkoa da.

PRESIDENTETZAKO, GORTEEKIKO HARREMANETAKO ETA MEMORIA DEMOKRATIKOKO MINISTERIOA

  • PCM/692/2021 Agindua, ekainaren 30ekoa, Ministro Kontseiluaren 2021eko ekainaren 29ko Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, indarraldia luzatzen zaio Ministro Kontseiluaren 2021eko otsailaren 2ko Erabakiari, zeinak aparteko neurriak ezartzen baititu COVID-19aren hedapena eta kutsadura mugatzeko, Brasilgo Errepublika Federaleko eta Hegoafrikako Errepublikako aireportuen eta Espainiako aireportuen artean hegaldiak mugatuz.

INKLUSIO, GIZARTE SEGURANTZA ETA MIGRAZIO MINISTERIOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril