Epaia, 2019ko uztailaren 4koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 4486/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Guadalete eta Barbateko plan hidrologikoa dela-eta. Errege-dekretu horren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren.
Epaia, 2019ko uztailaren 4koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 41/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, abenduaren 1eko 1023/2017 Errege Dekretuaren kontra jarria. Errege-dekretu horren bidez, Estatuaren Administrazio Orokorraren, Errioxako Gobernuaren eta Autopista Vasco-Aragonesa Concesionaria Española SAU sozietatearen arteko hitzarmena onartu zen, AP-68 autobideko bidesarietan hobari-neurriak aplikatzeko zenbait ibilgailu astuni Zanbrana-Tutera tartean.
Epaia, 2019ko uztailaren 5ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaz 4478/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baiesten baita, urtarrilaren 8ko 11/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria. Errege-dekretu horren bidez, Galizia-Kostako, Andaluziako arro mediterraneoetako, Guadalete eta Barbateko eta Tinto, Odiel eta Piedrasko demarkazio hidrografikoen plan hidrologikoak onartu ziren.
Epaia, 2019ko uztailaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, zeinaren bidez zati batean baiesten baita 4434/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa –urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretuaren kontra jarria Guadalquivirreko plan hidrologikoari dagokionez– eta baliogabetzen baitira aurkaratutako arau-aurreikuspenetako batzuk. Errege-dekretu horren bidez, demarkazio hidrografiko hauen plan hidrologikoak berrikustea onartu zen: Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Jucarreko demarkazio hidrografikoak eta Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen Espainiako alderdia.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril