976-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Aragoiko Gorteen Aragoiko Eskubide Historikoak Eguneratzeko ekainaren 28ko 8/2018 Legearen honako artikulu eta xedapen hauen aurkakoa: 1.1, 1.2, 2.1, 2.2 (d) eta e) apartatuak [azken horretan soilik «hitzarmen» aipamenari dagokionez]), 3, 4, 5.1, 5.2.b), 7.1.c), 9, 10.1, 13, 14.etik 22.era artekoak, 25, 26.1, 26.2 eta 26.3, 27, 32.a), 33.5, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriak eta azken xedapenetako hirugarrena.
688-2019 konstituzio-kontrakotasuneko barne-arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 14. artikulua urratzen duen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuko hirugarren arauaren c) letra dela-eta (Lanaldi partzialeko langileak babesteko eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzko abuztuaren 2ko 11/2013 Errege Lege Dekretuaren 5.2 artikuluak emandako idazkera kontuan hartuta). Testu bategin hori ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
259-2019 eskumen-gatazka positiboa, Sektore publikoko gailu mugikorretarako webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren honako artikulu eta xedapena hauek direla-eta aurkeztua: 8.3 (a eta b letrak), 10.2, 11, 12, 13, 15.3, 16 (1., 2. eta 3. apartatuak), 17.4, 19 (1., 2. [soilik atal erantzulearen aipamenari dagokionez] eta 3. apartatuak), 20.2.b (soilik atal erantzulearen aipamenari dagokionez), bigarren xedapen gehigarria (legebiltzar autonomikoei buruzkoa) eta xedapen iragankor bakarra.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril