70/2019 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua eta beste erregelamendu-arau batzuk aldatzen dituena; erregelamendu arau horiek errepideko garraioko ibilgailuetako gidariak prestatzearen, errepideko garraioarekin loturiko kontroleko dokumentuen, errepideko osasun-garraioaren, gai arriskutsuen garraioaren eta Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalaren arlokoak dira.
PCI/154/2019 Agindua, otsailaren 19koa, Ministro Kontseiluaren 2018ko azaroaren 30eko Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, jarraibide batzuk onartzen dira langile funtzionarioak, estatutupeko langileak eta langile lan-kontratudunak (zibilak eta militarrak) hautatzeko probetako deialdiak eguneratzeko, enplegu publikorako irispidean bazter gelditzeko osasun-arrazoietako batzuk kentzeko xedez.
PCI/155/2019 Agindua, otsailaren 19koa, Guardia Zibilaren kabo eta guardien eskalan sartzeko prestakuntza-zentroetan ariko direnak hautatzeko prozesuetarako arauak onartzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril