4063-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Pertsona juridikoen aktibo ez-produktiboen gaineko zergaren maiatzaren 9ko Kataluniako Generalitatearen 6/2017 Legearen 3.1 artikuluaren a) eta b) letren eta 6. artikuluaren «berezko nortasun juridiko propioa izan gabe unitate ekonomikoa edo zergapetu daitekeen ondare bereizia eratzen duten entitateak, zerga-araudi orokorrean zergapeko gisa definituak» tartekiaren aurkakoa.
5003-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kalamu Kontsumitzaileen Elkarteen uztailaren 6ko Kataluniako Parlamentuaren 13/2017 Legearen aurkakoa.
5284-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kataluniako Zibersegurtasun Agentziaren uztailaren 25eko 15/2017 Legearen aurkakoa.
5333-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Bederatzi eserleku arteko bidaiarien garraiorako zerbitzuak antolatzeko presako neurrien abuztuaren 1eko Kataluniako Generalitatearen 5/2017 Lege Dekretuaren 1. artikuluaren aurkakoa
5334-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Klima Aldaketaren abuztuaren 1eko Kataluniako Generalitatearen 16/2017 Legearen zenbait xedapenen aurkakoa.
5424-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Valentziako Erkidegoan energia-pobrezia arindu eta murrizteko otsailaren 3ko Valentziako 3/2017 Legeak elektrizitate eta gasaren horniketaz 3. artikuluan dioenaren aurkakoa.
5425-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Valentziako Erkidegoko Etxebizitzaren Funtzio Sozialari buruzko otsailaren 3ko Generalitatearen 2/2017 Legearen aurkakoa.
5462/2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Balear Uharteetan Zezenketak Arautzeko eta Animaliak Babesteko abuztuaren 3ko 9/2017 Legearen zenbait xedapenen aurkakoa.
5240-2017 eskumen-gatazka positiboa, uztailaren 3ko 694/2017 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluaren b), c), f), g), h), i) (parte-hartzaileen betebeharrak izan ezik) eta j) letrak, 22.3 artikulua, 23.3 artikuluaren 2. zenbakia, 28.1 artikuluaren 4. zenbakia, 32.2 artikuluaren azken tartekia eta laugarren xedapen gehigarriaren 1. zenbakia dela-eta aurkeztua; errege-dekretu horren bidez, Lan-arloko Enplegurako Lanbide-heziketaren Sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea garatzen da.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril