Hutsen zuzenketa, honako honena: Berreste Agiria, Ontzien lasta-ura eta sedimentuak kontrolatu eta kudeatzeko 2004ko Nazioarteko Hitzarmenarena; hitzarmen hori Londresen egin zen 2004ko otsailaren 13an.
6711-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, irailaren 27ko 2/2016 Legearen 3. eta 4. artikuluen eta lehenengo, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrien aurkakoa; legea Hierro, Gomera eta La Palma uharteetan turismo-jardueraren lurralde-antolamendua egiteko neurriei buruzko ekainaren 12ko 6/2002 Legea aldatzekoa da.
231-2017 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, apirilaren 7ko 1/2016 Euskadiko Legearen 83. artikuluaren aurkakoa; legea Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa da.
Ebazpena, 2017ko otsailaren 3koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
ESS/77/2017 Agindua, otsailaren 3koa, Itsasoko Araubide Bereziko bigarren eta hirugarren taldeetako langileen Gizarte Segurantzako 2017ko kotizazio-oinarriak ezartzen dituena.
55/2017 Errege Dekretua, otsailaren 3koa, Espainiako Ekonomiaren Desindexazioaren martxoaren 30eko 2/2015 Legea garatzen duena.
Ebazpena, 2017ko otsailaren 2koa, Altxorraren Zuzendaritza Nagusiarena, honako honen 1. eranskina eguneratzen duena: Ebazpena, 2016ko irailaren 16koa, Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiarena, Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasuneko printzipioa definitzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril