Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 15 de abendua de 2016, Zk. 302

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • Intzidentea Konstituzio Auzitegiaren epaia betearaztean (KALOren 87. eta 92. artikuluak); Kataluniako Parlamentuaren 2016ko urriaren 6ko 306/XI Ebazpenaren aurkako 6330-2015 ebazpen autonomikoaren aurkaratzea (KALOren V. titulua) dela-eta emandako epaia da hori.

LEHENDAKARITZAKO ETA LURRALDE ADMINISTRAZIOETARAKO MINISTERIOA

  • PRA/1879/2016 Agindua, abenduaren 9koa, Fabrikazio Mekanikoa lanbide-arloko lanbide-kualifikazio batzuk eguneratzen dituena —Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasoak eta urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuaren eta abenduaren 14ko 1699/2007 Errege Dekretuaren bidez ezarriak—.

  • PRA/1880/2016 Agindua, abenduaren 9koa, Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloko bi lanbide-kualifikazio eguneratzen dituena —Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasoak eta otsailaren 29ko 328/2008 Errege Dekretuaren bidez ezarriak—.

  • PRA/1881/2016 Agindua, abenduaren 9koa, zeinak aldatzen baitu uztailaren 23ko PRE/1634/2015 Agindua —Nekazaritza lanbide-arloko zortzi lanbide-kualifikazio eguneratzen ditu, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasoak eta otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuaren, urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuaren eta maiatzaren 25eko 665/2007 Errege Dekretuaren bidez ezarriak— eta partzialki aldatzen baititu irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuaren, azaroaren 16ko 1521/2007 Errege Dekretuaren, otsailaren 1eko 108/2008 Errege Dekretuaren, maiatzaren 28ko 715/2010 Errege Dekretuaren, otsailaren 4ko 146/2011 Errege Dekretuaren eta uztailaren 15eko 1035/2011 Errege Dekretuaren bidez ezarritako zenbait eranskin.

  • PRA/1882/2016 Agindua, abenduaren 9koa, Nekazaritza lanbide-arloko lanbide-kualifikazio batzuk aldatzen dituena —Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasoak eta urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuaren, maiatzaren 25eko 665/2007 Errege Dekretuaren, maiatzaren 28ko 715/2010 Errege Dekretuaren eta apirilaren 20ko 563/2011 Errege Dekretuaren bidez ezarriak—.

  • PRA/1883/2016 Agindua, abenduaren 9koa, Ostalaritza eta Turismoa eta Elikagaien Industriak lanbide-arloetako lanbide-kualifikazio batzuk eguneratzen dituena —Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean jasoak eta otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuaren, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuaren, abenduaren 14ko 1700/2007 Errege Dekretuaren, apirilaren 20ko 561/2011 Errege Dekretuaren eta urriaren 31ko 1552/2011 Errege Dekretuaren bidez ezarriak—.

EKONOMIA, INDUSTRIA ETA LEHIAKORTASUN MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2016ko abenduaren 14koa, Altxorraren Zuzendaritza Nagusiarena, 2016ko abenduaren 7ko Ebazpenaren akatsak zuzentzen dituena; azken ebazpen horrek Autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen zorpetze-eragiketei eta eratorritakoei aplikatzekoa den finantza-zuhurtasuneko printzipioa definitzen duen 2016ko irailaren 16ko Ebazpenean jasotako 1. eranskina eguneratzen du.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril