Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 3 de azaroa de 2016, Zk. 266

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2016ko uztailaren 5ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, Itsasbazterren Araudi Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren 26. xedapen iragankorraren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onesten duena eta xedapen iragankor hori baliogabetzen duena.

  • Epaia, 2016ko uztailaren 14koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, Energia elektrikoaren banaketaren jarduera ordaintzeko kalkuluaren metodologia ezartzen duen abenduaren 27ko 1048/2013 Errege Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa partzialki onesten duena eta haren 8.1 artikulua baliogabetzen duena, ez baitu ezartzen aurreikuspenik edo salbuespenik Estatuaren edo Europar Erkidegoaren arau batek ezarritako elektrizitatea banatzeko sarearen linea —landa-lurzorutik pasatzen dena— lurperatzearen ondoriozko gainkostua ordaintzea ahalbidetzeko.

  • Epaia, 2016ko irailaren 19koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, Energia-iturri berriztagarrietan, kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako energia elektrikoa ekoizteko jarduera arautzen duen 413/2014 Errege Dekretuaren aurka eta Energia-iturri berriztagarrietan, kogenerazioan eta hondakinetan oinarritutako energia elektrikoa produzitzeko zenbait instalaziotan aplikagarriak diren instalazio-tipoen ordainketa-parametroak onartzen dituen ekainaren 16ko IET/1045/2014 Aginduaren aurka jarritako errekurtsoa partzialki onesten duena; agindu horren II., VII. eta VIII. eranskinak baliogabetzen dituena —minda tratatzeko eta gutxitzeko instalazioen zatiari buruz dioena, IT-01417 motako instalazioarekin zerikusia duten inbertsio- eta ustiapen-kostuen balio eta parametroei dagokienez, bai eta ustiapeneko beste diru-sarrera batzuen ponderazioari eta autokontsumoaren ponderazioari dagokienez ere—; kalte-ordaina jasotzeko eskubidea aitortzen diona elkarte auzi-jartzaileari, epaia betearaztean onartzen den araudiarekin bat.

  • Epaia, 2016ko irailaren 22koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 2013ko abuztutik aurrera aplikatzekoak diren energia elektrikoaren sarrera-bidesariak berrikusten eta 2013ko bigarren hiruhilekorako araubide bereziko instalazioen zenbait tarifa eta prima berrikusten dituen abuztuaren 1eko IET/1491/2013 Aginduaren aurka jarritako errekurtsoa onesten duena eta agindu horren 1. artikulua eta I. eranskina zuzenbidearekin bat ez datozela deklaratzen duena, 2013ko bigarren aldirako sarrera-bidesariek ordaindu behar dituzten kostuen barruan ez daudelako Elektrizitate Sektorearen azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 17. artikuluaren 4. zenbakiak —20/2012 Errege Lege Dekretuaren 38. artikuluak emandako idazkeran— jasotzen dituen lurralde-gehigarriak, zeinak Industria, Energia eta Turismo Ministerioak sartu behar baititu errege lege-dekretu horren hamabosgarren xedapen gehigarriak xedatutakoaren arabera.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril