Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 18 de uztaila de 2016, Zk. 172

I. Xedapen orokorrak

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2016ko uztailaren 11koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, kanalizazio bidezko petrolio-gas likidotuen salmenta-prezio berriak —zergak aplikatu aurrekoak— argitaratzen dituena.

  • Ebazpena, 2016ko uztailaren 11koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, ontziratutako petrolio-gas likidotuen gehienezko salmenta-prezio berriak –zergak aplikatu aurrekoak– argitaratzen dituena, betiere ontziak 8 kg edo gehiagokoak eta 20 kg baino gutxiagokoak badira, eta petrolio-gas likidotuak erregai gisa erabiltzeko nahasketa-ontziak kanpoan utzita.

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2016ko maiatzaren 18koa, Auzitegi Gorenaren Laugarren Salarena (140/2015 kasazio-errekurtsoa), Swissport Handling Madrid ABEE eta Swissport Handling Lanzarote ABEE enpresen hitzarmen kolektiboa (hitzarmenaren kodea: 9001731302009) aurkaratzeko prozeduran emana, zeinak hitzarmenaren zenbait xedapenen deuseztasuna deklaratzen baitu.

  • Epaia, 2016ko ekainaren 20koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, honako hauen deuseztasuna deklaratzen duena: Energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez energia elektrikoa ekoizteko jarduera arautzen duen ekainaren 6ko 413/2014 Errege Dekretuaren 49.1.m) artikulua; eta Energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez energia elektrikoa produzitzeko zenbait instalaziotan aplikagarriak diren instalazio-tipoen ordainketa-parametroak onartzen dituen ekainaren 16ko IET/1045/2014 Aginduaren II. eta VIII. eranskinak —minda tratatzeko eta gutxitzeko instalazioen zatiari buruz dioena, inbertsio- eta ustiapen-kostuen balio eta parametroei dagokienez, bai eta ustiapeneko beste diru-sarrera batzuen ponderazioari eta autokontsumoaren ponderazioari dagokienez ere—. Administrazioak lau hilabete ditu orain deusez deklaratzen den erregulazioaren ordez, beste bat onartzeko.

  • Epaia, 2016ko ekainaren 20koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, honako hauen deuseztasuna deklaratzen duena: Energia-iturri berriztagarrien, kogenerazioaren eta hondakinen bidez energia elektrikoa produzitzeko zenbait instalaziotan aplikagarriak diren instalazio-tipoen ordainketa-parametroak onartzen dituen ekainaren 16ko IET/1045/2014 Aginduaren II. eta VIII. eranskinak —minda tratatzeko eta gutxitzeko instalazioen zatiari buruz dioena, inbertsio- eta ustiapen-kostuen balio eta parametroei dagokienez, bai eta ustiapeneko beste diru-sarrera batzuen ponderazioari eta autokontsumoaren ponderazioari dagokienez ere—. Administrazioak lau hilabete ditu orain deusez deklaratzen den erregulazioaren ordez, beste bat onartzeko.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril