Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Larunbata 16 de uztaila de 2016, Zk. 171

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 857-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kirol Arloko Lanbideetan Aritzearen 3/2008 Legea Aldatzen duen maiatzaren 14ko Kataluniako 7/2015 Legearen 4. artikuluaren, 6. artikuluaren 1., 2., 3. (amaierako tartekia), 4. eta 5. (lehen tartekia izan ezik) zenbakien eta 8., 9., 10. eta 11. artikuluen aurkakoa.

  • 2544-2016 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Konstituzioaren 9.2, 23., 103., 105 a) eta 149.1 artikuluak (1., 13., 18. eta 23. puntuak) urra ditzakeen Gaztela-Mantxako Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintza Jardueraren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 28ko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren 36.2 A artikuluko bigarren lerrokada dela-eta aurkeztua.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • HAP/1169/2016 Agindua, uztailaren 14koa, 2016ko ekitaldia ixteko eragiketak (gastuen aurrekontuari eta aurrekontuz kanpoko eragiketei buruzkoak) arautzen dituena.

  • Ebazpena, 2016ko uztailaren 15ekoa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • 292/2016 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, honako honen xedapen iragankor bakarra aldatzen duena: 664/2015 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, Trenbide Zirkulazioari buruzko Erregelamendua Onartzen duena.

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • 293/2016 Errege Dekretua, uztailaren 15ekoa, Familia-errenta eta -ondarearen atalaseak eta ikasketetarako beken eta laguntzen zenbatekoak ezartzen dituena 2016-2017 ikasturterako, eta Ikasteko Beka eta Laguntza Pertsonalizatuen Araubidea Ezartzen duen abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretua partez aldatzen duena.

KONTU AUZITEGIA

  • Hutsen zuzenketa, honako honena: Ebazpena, 2016ko uztailaren 4koa, Kontu Auzitegiko Lehendakaritzarena, Osoko Bilkuraren 2016ko ekainaren 30eko Erabakia Argitaratzen duena. Erabaki horrek hauteskunde-prozesuen ondoriozko funtzionamendu-gastuen justifikazioko kontuak bidali ordez, bide telematikoen bitartez igorritako ziurtagiriak erabiltzea xedatzen du.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril