Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 30 de martxoa de 2016, Zk. 77

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI GORENA

  • Epaia, 2016ko urtarrilaren 18koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, energia elektrikoa garraiatu eta banatzeko jarduerei 2013ko bigarren aldian dagozkien ordainketak ezarri eta aurreko urteetako garraio- eta banaketa-jarduerekin loturiko beste neurri batzuk ezartzen dituen abenduaren 26ko IET/2442/2013 Aginduaren honako hauek baliogabetzen dituena: 3. artikulua (2008ko urtarrilaren 1a baino lehenago martxan jarri diren instalazioei 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan elektrizitatea garraiatzeagatik egin beharreko behin betiko ordainketa ezartzen baitu, Endesa Distribución Eléctrica, SLU enpresari dagokionez), 4. artikulua (2008ko ordainketari loturiko pizgarria –uharteetarako garraio-sarearen eskuragarritasunagatik– zehazten baitu, Endesa Distribución Eléctrica, SLU enpresari dagokionez) eta 6. artikulua (2009-2011 aldirako, garraio-sareen eskuragarritasunarekin loturiko pizgarria zehazten baitu, Endesa Distribución Eléctrica, SLU enpresari eta penintsulaz kanpoko eremuari dagokionez).

  • Epaia, 2016ko otsailaren 1ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, honako honen 18.3.b artikulua deuseztzat jotzen duena: 597/2002 Errege Dekretua, ekainaren 28koa, Guardia Zibilaren prestakuntza ikastetxeetan sartzeko erregelamendu orokorra onartzen duena.

  • Epaia, 2016ko otsailaren 11koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, honako honen 1. artikuluaren 2. zenbakiko azken paragrafoa eta II. eranskinaren 2.b), 2.c) eta 3.c) atalak baliogabetzen dituena, Planta de Regasificación de Sagunto, SA eskatzailearen ordainketari dagokionez: IET/2445/2014 Agindua, abenduaren 19koa, hirugarren batzuk gas-instalazioetara sartzearekin eta araututako jardueren ordainketarekin lotutako bidesari eta kanonak ezartzen dituena.

  • Autoa, 2016ko otsailaren 11koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 2016ko urtarrilaren 18ko Epaia osatzen duena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril