Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 26 de urtarrila de 2016, Zk. 22

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 6036-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Konstituzioaren 149.1.18 artikulua urra dezakeen Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 89.2 artikulua dela-eta aurkeztua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea indarrean jarri izanagatik, 97. artikuluaren lehenengo paragrafoak falta arinetarako ezartzen duen preskripzio-epea eta arau autonomikoan jasotakoa ezberdinak eta bateraezinak baitira.

  • 6599-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 149.1.18 artikulua urra dezakeen Kataluniako Merkataritza Ekipamenduak Antolatzeari buruzko abenduaren 22ko 1/2009 Lege Dekretuaren 21.3.a) artikulua dela-eta aurkeztua, lizentzia-eskaerak ebazteko epea zenbatzen hasteari dagokionez.

  • 6987-2015 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, ustez Espainiako Konstituzioaren 24.1 artikulua urra dezaketen azaroaren 20ko 10/2012 Legearen 2.e) eta 7.1 eta 2 artikuluak direla-eta aurkeztua. Lege horrek Justizia Administrazioaren esparruan eta Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionalaren esparruan zenbait tasa arautzen ditu.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2016ko urtarrilaren 21ekoa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, gas naturalaren azken errekurtsoko tarifa argitaratzen duen 2015eko abenduaren 23ko Ebazpenaren hutsak zuzentzen dituena.

  • Ebazpena, 2016ko urtarrilaren 21ekoa, Turismoko Estatu Idazkaritzarena, Ministro Kontseiluaren 2015eko abenduaren 4ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, aldatu egiten da, ICOren finantza-gastuen aurreikuspenei eta haien finantziazioari dagokienez, 2009ko maiatzaren 29ko Erabakia, zeinak aldatu egin baitzuen Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren Instalazio Turistikoak Berritzeko Planean –Plan Renove Turismo 2009– ezarritako maileguen araudia, eta haren zuzkidura ekonomikoa handitu baitzuen.

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA INGURUMEN MINISTERIOA

  • AAA/38/2016 Agindua, urtarrilaren 18koa, Parke Nazionalen Lankidetza eta Koordinaziorako Komitearen, koordinazio-batzordeen eta Parke Nazionalen Komite Zientifikoaren osaera, eginkizunak eta funtzionamendua ezartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril