5099-2014 zenbakiko konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa honakoaren kontra: 8/2014 Errege Lege Dekretua, uztailaren 4koa, hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituena.
4851-2014 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa, aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren ingurukoa –sektore publikoko langile lan-kontratudunei aplikatzen zaien heinean–, Konstituzioaren 9.3 artikulua urra dezakeelakoan.
400/38118/2014 Ebazpena, irailaren 9koa, Idazkariordetzarena, Ministro Kontseiluaren 2014ko abuztuaren 1eko Akordioa argitaratzen duena. Akordio horretan ezartzen dira armamentuko eta materialeko ingeniari zein eraikuntzako eta elektrizitateko ingeniari lanbide arautuetan jarduteko gaitasuna ematen duten masterren titulu ofizialak eskuratzeko ikasketa-planek bete beharko dituzten baldintzak.
Hutsen zuzenketa, honako aginduarena: HAP/1608/2014 Agindua, irailaren 4koa, 187 eredua onartu eta haren aurkezpenerako baldintzak eta prozedura ezartzen dituena. 187 eredua argibide-aitorpenari buruzkoa da, hain zuzen ere, inbertsio kolektiboa helburu duten erakundeen kapitalaren edo ondarearen akzio edo partaidetza ordezkagarrien aitorpenari buruzkoa, eta Pertsona Fisikoen gaineko Errenta-Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren gaineko Zergaren konturako atxikipen eta diru-sarreren urteko laburpenaren aitorpenari buruzkoa, akzio edo partaidetza horien transmisioen ondorioz lortutako ondare-errenta edo -irabaziei dagokienez.
Ebazpena, 2014ko irailaren 26koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakaritzarena, Penintsulako eta Balear Uharteetako Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril