Ebazpena, 2014ko apirilaren 21ekoa, Azpiegituren, Garraioaren eta Etxebizitzaren Estatuko Idazkaritzarena, 2014ko apirilaren 11ko Ministro Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, berrikusi eta aldatu egiten dira 1992-1995 Etxebizitza Planeko 1994ko programaren, 1996-1999 Etxebizitza Planeko 1996ko programaren eta 2002-2005 Etxebizitza Planaren eta 2005-2008 Etxebizitza Planaren esparruan emandako mailegu kualifikatu edo hitzartuetarako indarrean diren urteko interes-tasa efektiboak.
Ebazpena, 2014ko maiatzaren 8koa, Energiako Estatuko Idazkaritzarena, Penintsulako Sistema Elektrikoaren (SEP) eragiketa-prozeduren aldaketa onartzen duena (P.O.-3.1 sorkuntzaren programazioa eta P.O.-4.0 nazioarteko interkonexioen kudeaketa) eta P.O.- 4.1 eta P.O.- 4.2 prozedurak eraginik gabe uzten dituena, Europan merkatuak integratzeko prozesuari dagokionez.
Ebazpena, 2014ko apirilaren 4koa, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziarena, irailaren 28ko SCO/2874/2007 Aginduaren I. eranskina eguneratzen duena (sendagaien eta osasun-produktuen bermeei eta erabilera zentzuzkoari buruzko uztailaren 26ko 29/2006 Legearen 86.4 artikuluarekin bat etorriz farmazialariak sendagaiak ordezteko duen aukeratik kanpo uzten dituen sendagaiak ezartzen ditu agindu horrek).
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril