208/2014 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, Adolfo Suárez González Gobernuko presidente eta Suárezko dukearen heriotza dela eta, dolu ofiziala ezartzen duena.
HAP/455/2014 Agindua, martxoaren 20koa, zeinaren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren 2013ko aitorpenak egiteko ereduak onartzen diren, aitorpenak aurkezteko lekua, modua eta epeak ezartzen diren, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren zirriborroa eskuratu edo eskura jartzeko, aldatzeko eta berresteko prozedurak ezartzen diren eta zerga baten zein bestearen aitorpenak telematika- edo telefono-bitartekoen bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen diren.
FOM/456/2014 Agindua, martxoaren 13koa, abuztuaren 1eko 1749/1984 Errege Dekretuaren 2. eranskina aldatzen duena, jarraibide teknikoak eguneratzeko. Lege-dekretu horrek salgai arriskutsuak airez arriskurik gabe garraiatzeari buruzko Erregelamendu Nazionala eta salgai arriskutsuak airez arriskurik gabe garraiatzeko jarraibide teknikoak onartzen ditu.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril