Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteartea 31 de abendua de 2013, Zk. 313

I. Xedapen orokorrak

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • HAP/2455/2013 Agindua, abenduaren 27koa; honen bidez, 165 eredua onartzen da, "Entitate berri edo sortu berrietako bazkide edo partaideei emandako banakako ziurtagirien gaineko aitorpen informatiboa" izenekoa, eta aitorpen hori aurkezteko lekua, modua, epea eta prozedura zehazten dira; orobat, aldatu egiten da 2001eko uztailaren 27ko Agindua, 043, 044, 045, 181, 182, 190, 311, 371, 345, 480, 650, 652 eta 651 ereduak onartzen dituena (eurotakoak), bai eta 777 eredua ere, aitorpen-likidazio garaiz kanpoko edo osagarrietan dirua ordaintzeko edo itzultzeko dokumentua, eta 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera eurotako ereduak nahitaez erabiltzeko betebeharra ezartzen duena.

  • HAP/2456/2013 Agindua, abenduaren 27koa, honako hauek aldatzen dituena: EHA/3947/2006 Agindua, abenduaren 21ekoa; EHA/3482/2007 Agindua, azaroaren 20koa; eta HAP/1229/2013 Agindua, uztailaren 1ekoa.

SUSTAPEN MINISTERIOA

  • FOM/2457/2013 Agindua, abenduaren 27koa, Almeria - Sevilla airezko ibilbidean jarduteko baldintzak aldatzen dituena (Ministro Kontseiluak, 2009ko martxoaren 13ko akordioaren bidez, zerbitzu publikoko betebehar izendatu zuen ibilbide hori).

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • IET/2458/2013 Agindua, abenduaren 26koa, irailaren 3ko 1088/2010 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren 1. paragrafoan aurreikusitako epea handitzen duena (Errege Dekretu horren bidez, urtarrilaren 31ko 61/2006 Errege Dekretua aldatu zen, gasolina, gasolio, bioerregaien erabilera eta itsasoan erabiltzeko erregaien sufrezko edukiaren zehaztapen teknikoei dagokienez, betiere babeserako gasolina eskuragarri izateko betebeharrarekin lotuta).

  • IET/2459/2013 Agindua, abenduaren 26koa, Petrolio-produktuen Erreserba Estrategikoen Korporazioaren 2014ko kuotak onartzen dituena.

  • Ebazpena, 2013ko abenduaren 26koa, Energia Politiken eta Meategien Zuzendaritza Nagusiarena, energia-likidazioa egiteko asmoz kontsumo-profila eta kalkulu-metodoa onartzen dituena; 4 motako eta 5 motako kontsumitzaileei aplikatuko zaie, baldin eta kontsumoaren ordukako erregistroa ez badute, betiere sistema elektrikoa neurtzeko puntuen araudi bateratua 2014rako onartzen duen abuztuaren 24ko 1110/2007 Errege Dekretuaren arabera.

  • Ebazpena, 2013ko abenduaren 26koa, Energia Politiken eta Meategien Zuzendaritza Nagusiarena, gas naturalaren azken errekurtsoko tarifa argitaratzen duena.

  • Ebazpena, 2013ko abenduaren 27koa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, urriaren 9ko ITC/2877/2008 Aginduaren eranskina eguneratzen duena; agindu horrek bioerregaien eta garraiorako beste erregai berriztagarri batzuen erabilera sustatzeko mekanismo bat ezartzen du.

  • Ebazpena, 2013ko abenduaren 30ekoa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena; honen bidez, berrikusi egiten dira energia elektrikoaren produkzio-kostua eta kontsumitzaile txikiarentzako aplikatzekoak izango diren borondatezko prezioak, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako.

  • Ebazpena, 2013ko abenduaren 30ekoa, Energiaren Estatu Idazkaritzarena, 2014rako ikatz-kopuruak, produkzioaren gehienezko bolumena eta energiaren ordainketa-prezioak ezartzen dituena, hornidura-bermeagatiko mugaketen ebazpen-prozesuan aplikatzekoak direnak.

LEHENDAKARITZA MINISTERIOA

OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN MINISTERIOA

  • 1050/2013 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako gutxieneko babes-maila arautzen duena.

  • 1051/2013 Errege Dekretua, irailaren 27koa, autonomia pertsonalerako eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko sistemaren prestazioak arautzen dituena (alegia, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritako prestazioak).

KONTU AUZITEGIA

  • Ebazpena, 2013ko abenduaren 18koa, Kontuen Auzitegiaren Gobernu Batzordearena, Kontuen Auzitegiko erregistro telematikoaren funtzionamenduaren eremua zabaltzen duena estatuko eta autonomia-erkidegoetako sektore publikoetako entitateek egindako kontratu, hitzarmen eta kudeaketa-mandatuen kontratazio-espedienteen laburpen eta zerrenden gaineko informazioa eta dokumentazioa jasotzeko.

  • Ebazpena, 2013ko abenduaren 18koa, Kontuen Auzitegiko Presidentearena, 2013ko abenduaren 18ko gobernu-batzordearen akordioa argitaratzekoa; akordio horren bidez, 2007ko martxoaren 29ko akordioa aldatzen da, Kontuen Auzitegiaren erregistro telematikoa sortzeari buruzkoa.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril