1041/2013 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak onartutako zerga berezien erregelamendua aldatzekoa eta beste xedapen batzuk ere sartzekoa fabrikazioaren gaineko zerga bereziei buruz eta energia elektrikoaren produkzioaren balioaren gaineko zergari buruz.
1042/2013 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, berotegi-efektuko fluordun gasen gaineko zergaren erregelamendua onartzen duena eta beste hauek aldatzen: zehatzeko ahala baliatzeko prozedurari buruzko erregelamendua, abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuak onartua; sozietateen gaineko zergari buruzko erregelamendua, uztailaren 30eko 1777/2004 Errege Dekretuak onartua; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko erregelamendua, martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuak onartua; eta balio erantsiaren gaineko zergaren gaineko erregelamendua, abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuak onartua.
1043/2013 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, 2014. urterako klase pasiboen pentsioak errebaluatzeari eta haien osagarriei buruzkoa.
HAP/2444/2013 Agindua, abenduaren 17koa; honen bidez, honako autonomia-erkidego eta hiri autonomo hauek ekonomia sustatzeko guneak zedarritzeko emandako errege-dekretuen indarraldia luzatu egiten du Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Batzorde Eskuordeak, eskualde-pizgarrietarako laguntzak eskatzeari begira: Galizia, Andaluzia, Asturiasko Printzerria, Kantabriako autonomia-erkidegoa, Murtziako eskualdeko autonomia-erkidegoa, Valentziako autonomia-erkidegoa, Aragoi, Gaztela-Mantxako autonomia-erkidegoa, Kanariak, Extremadurako autonomia-erkidegoa, Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoa, eta Zeuta hiria eta Melilla hiria.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril