4834-2013 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, uztailaren 2ko 25/2013 Foru Legearen artikulu bakarraren kontra aurkeztua (25/2013 Foru Legearen artikulu bakar horren bidez, erosahalmenaren galera dela-eta 2012rako eraginarekin aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen duen abenduaren 28ko 28/2012 Foru Legearen artikulu bakarraren 2. paragrafoa aldatzen da).
1012/2013 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, Justizia Administrazioaren zerbitzuko bitarteko pertsonal eta materialez hornitzearen arloan abenduaren 27ko 1429/2002 Errege Dekretuaren bidez Madrilgo autonomia-erkidegoari eskualdatutako zerbitzuei atxikitako baliabide pertsonal eta ekonomikoak areagotzekoa.
Ebazpena, 2013ko abenduaren 23koa, Herri Administrazioen Estatu Idazkaritzarena; sektore publikoko merkataritza-zorraren kontrolari buruzko abenduaren 20ko 9/2013 Lege Organikoak beste egun bat gehitu zuen norbere eginkizunetarako egunen artean, eta, ebazpen honen bidez, alde batetik, egun hori gozatzeko araubidea ezartzen da, eta, bestetik, egokitu egiten da estatu-idazkaritza honen beronen 2012ko abenduaren 28ko ebazpena.
Hutsen zuzenketa, honako agindu honena: ESS/1897/2013 Agindua, urriaren 10ekoa, urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua aldatzen duena (34/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, profesionaltasun-ziurtagiriak eta errege lege-dekretu hori aplikatuz profesionaltasun-ziurtagiriak ezartzen dituzten errege-dekretuak arautzen dituena).
AAA/2406/2013 Agindua, abenduaren 23koa, arrantzuan Europako Erkidegokoez besteko uretan ez beste inon aritzen diren espainiar itsasontzien enpresen erregistro berezia sortzekoa.
PRE/2407/2013 Agindua, abenduaren 23koa; hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsaren hirugarren fasean badira zenbait mailegu-eragiketa aurreikusita, toki-administrazioko erakundeekin sinatzekoak, eta Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Eskuordeak, 2013ko azaroaren 7an, horien ezaugarriak onartu zituen akordio bidez. Bada, agindu honen bidez, ezaugarri horiek ematen dira argitara.
PRE/2408/2013 Agindua, abenduaren 23koa; hornitzaileei ordaintzeko finantzaketa-funtsaren hirugarren fasean badira zenbait mailegu-eragiketa aurreikusita, toki-administrazioko erakundeekin sinatzekoak, eta Gobernuaren Ekonomia Gaietarako Batzorde Eskuordeak, 2013ko azaroaren 7an, horien ezaugarriak onartu zituen akordio bidez. Bada, agindu honen bidez, ezaugarri horiek ematen dira argitara.
EBAZPENA, 2013ko abenduaren 16koa, Trafikoko zuzendariarena, 2014. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko trafikoa arautzen duten neurri bereziak ezartzeko dena.
37/2013 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena.
9/2013 Legea, abenduaren 3koa, Gaztela eta Leongo arrantzari buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril