6777-2012 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, otsailaren 22ko 3/2012 Legearen 59 eta 64.4 artikuluen eta seigarren xedapen gehigarriko zazpigarren paragrafoaren kontrakoa. Lege horrek Hirigintza Legearen testu bategina aldatzen du, abuztuaren 3ko 1/2010 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa.
6199-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretuaren lehenengo artikuluaren, lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrien eta azken xedapenetako laugarren eta bosgarrenaren aurkakoa. Errege lege-dekretu horrek langabezia-prestazioa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programa luzatzen du, eta langabeen enplegurako eta babes sozialerako premiazko beste neurri batzuk ezartzen ditu.
6227/2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, elikatze-katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/2013 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 6. paragrafoko b), c), e) eta g) idatz-zatien aurkakoa.
6228-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legearen 3. artikuluko 2. eta 3. paragrafoen eta 5. artikuluaren aurkakoa.
6368-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, lanaldi partzialeko langileak babesteko eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzko abuztuaren 2ko 11/2013 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluaren eta 8.5 artikuluaren aurkakoa.
6412-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, sistema elektrikoko eta finantza-sistemako premiazko neurriei buruzko otsailaren 1eko 2/2013 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluaren, 2. artikuluko lehenengo eta bigarren paragrafoen, 3. artikuluaren, xedapen gehigarri bakarraren eta azken xedapenetako hirugarrenaren aurkakoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril