Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 29 de azaroa de 2013, Zk. 286

I. Xedapen orokorrak

ESTATUKO BURUZAGITZA

  • 7/2013 Lege Organikoa, azaroaren 28koa, Murtziako Eskualdeko Autonomia Estatutuaren ekainaren 9ko 4/1982 Lege Organikoa erreformatzekoa.

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 6777-2012 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, otsailaren 22ko 3/2012 Legearen 59 eta 64.4 artikuluen eta seigarren xedapen gehigarriko zazpigarren paragrafoaren kontrakoa. Lege horrek Hirigintza Legearen testu bategina aldatzen du, abuztuaren 3ko 1/2010 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa.

  • 6199-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege Dekretuaren lehenengo artikuluaren, lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrien eta azken xedapenetako laugarren eta bosgarrenaren aurkakoa. Errege lege-dekretu horrek langabezia-prestazioa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programa luzatzen du, eta langabeen enplegurako eta babes sozialerako premiazko beste neurri batzuk ezartzen ditu.

  • 6227/2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, elikatze-katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/2013 Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 6. paragrafoko b), c), e) eta g) idatz-zatien aurkakoa.

  • 6228-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, nekazaritzako elikagaien arloko kooperatiben eta beste elkarte batzuen integrazioa sustatzeko abuztuaren 2ko 13/2013 Legearen 3. artikuluko 2. eta 3. paragrafoen eta 5. artikuluaren aurkakoa.

  • 6368-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, lanaldi partzialeko langileak babesteko eta arlo ekonomiko eta sozialeko beste premiazko neurri batzuei buruzko abuztuaren 2ko 11/2013 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluaren eta 8.5 artikuluaren aurkakoa.

  • 6412-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, sistema elektrikoko eta finantza-sistemako premiazko neurriei buruzko otsailaren 1eko 2/2013 Errege Lege Dekretuaren 1. artikuluaren, 2. artikuluko lehenengo eta bigarren paragrafoen, 3. artikuluaren, xedapen gehigarri bakarraren eta azken xedapenetako hirugarrenaren aurkakoa.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • HAP/2214/2013 Agindua, azaroaren 20koa, honako agindu hauek aldatzen dituena: ekainaren 16ko EHA/1721/2011 Agindua (agindu horren bidez, 222 eredua onartzen da, kontsolidazio fiskaleko erregimenean sozietateen gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuak egiteko, eta telematikoki aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dira) eta irailaren 28ko HAP/2055/2012 Agindua, zeinaren bidez sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuak (establezimendu iraunkorrei eta atzerrian eratu eta lurralde espainiarrean presentzia duten errenta esleipeneko erregimenera bildutako entitateei dagokien zerga horretan dagozkienak) egiteko 202 eredua onartzen den eta telematikoki aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen diren.

  • HAP/2215/2013 Agindua, azaroaren 26koa, honako hauek aldatzen dituena: abenduaren 29ko EHA/3786/2008 Agindua, zeinaren bidez 303 eredua onartzen den (Balio Erantsiaren gaineko Zerga, Autolikidazioa); apirilaren 26ko EHA/1274/2007 Agindua, zeinaren bidez 036 eredua (enpresari, profesional eta atxikitzaileen erroldako alta, aldaketa eta bajako errolda-aitorpena) eta 037 eredua (enpresari, profesional eta atxikitzaileen erroldako alta, aldaketa eta bajako errolda-aitorpen sinplifikatua) onartzen diren; abenduaren 29ko EHA/3787/2008 Agindua, tributuen arloko kudeaketa- eta ikuskapen-jardun eta -prozedurei buruzko eta tributuak aplikatzeko prozeduren gaineko arau erkideak garatzeari buruzko Erregelamendu Orokorraren 36. artikuluan arautzen den berri emateko adierazpenaren 340 eredua onartzen duena; eta tributuen arloko beste araudi batzuk.

  • Ebazpena, 2013ko azaroaren 27koa, Herri Administrazioen Estatuko Idazkaritzarena, Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, epeak zenbatzeko, 2014rako baliogabeak diren egunen egutegia ezartzen duena.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • 3/2013 Legea, azaroaren 14koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoa.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril