Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Ostirala 2 de abuztua de 2013, Zk. 184

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI GORENA

  • Auzitegi Gorenaren Hirugarren Aretoaren Autoa, 2013ko ekainaren 5ekoa, honako hau adieraztekoa: zuhurtziazko neurri gisa, eta harik eta epaia ematen den arte, urriaren 5eko 1422/2012 Errege Dekretuak ezarritako Lleidako Gobernu Zuzendariordetzaren esku-hartzea eta Kataluniako Generalitatearen aginduzko txostenak –urriaren 5eko 1422/2012 Errege Dekretu horren bidez, Lleida-Alguaireko aireportuaren aeronautikako zorbideak ezartzen dira– Kataluniako autonomia-erkidegoaren lurraldearen barneko udalerrien gainekoak baizik ez dira izango, eta berea duen lurralde-eremuan baizik ez da jardungo hura; eta, halaber, aurkatutako 5. eta 6. artikuluetan aipatzen den esku-hartzeaz den bezainbatean, jo behar da ezen, Aragoiko autonomia-erkidegoaren lurraldearen barneko udalerriei dagokien orotan, esku-hartze hori Huescako Gobernu-ordezkariordetzaren bidez egin behar dela, eta, logikoa denez, aginduzko txostenak Aragoiko autonomia-erkidegoko dagokien organoek eman behar dituela.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril