571/2013 Errege Dekretua, uztailaren 26koa, Gobernuko Lehendakaritza berregituratzen duen urtarrilaren 13ko 83/2012 Errege Dekretua aldatzen duena.
Akordioa, Espainiako Erresumako Gobernuaren eta Maltako Errepublikako Gobernuaren artekoa, petrolio gordinaren erreserbak eta Espainiako lurraldean biltegiratutako petrolio-produktuak zaintzeari buruzkoa; akordioa Madrilen egin zen, 2013ko ekainaren 18an.
516/2013 Errege Dekretua, uztailaren 5ekoa, hizkuntza-eskola ofizialetako katedradun eta irakasleen kidegoetako espezialitateak ezartzen dituen martxoaren 19ko 336/2010 Errege Dekretua aldatzekoa.
Auzitegi Gorenaren Hirugarren Aretoaren Autoa, 2013ko ekainaren 5ekoa, honako hau adieraztekoa: zuhurtziazko neurri gisa, eta harik eta epaia ematen den arte, urriaren 5eko 1422/2012 Errege Dekretuak ezarritako Lleidako Gobernu Zuzendariordetzaren esku-hartzea eta Kataluniako Generalitatearen aginduzko txostenak –urriaren 5eko 1422/2012 Errege Dekretu horren bidez, Lleida-Alguaireko aireportuaren aeronautikako zorbideak ezartzen dira– Kataluniako autonomia-erkidegoaren lurraldearen barneko udalerrien gainekoak baizik ez dira izango, eta berea duen lurralde-eremuan baizik ez da jardungo hura; eta, halaber, aurkatutako 5. eta 6. artikuluetan aipatzen den esku-hartzeaz den bezainbatean, jo behar da ezen, Aragoiko autonomia-erkidegoaren lurraldearen barneko udalerriei dagokien orotan, esku-hartze hori Huescako Gobernu-ordezkariordetzaren bidez egin behar dela, eta, logikoa denez, aginduzko txostenak Aragoiko autonomia-erkidegoko dagokien organoek eman behar dituela.
3/2013 Zirkularra, uztailaren 29koa, Espainiako Bankuarena, balore negoziagarriekiko eragiketa eta saldoei buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril