Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salaren epaia, 2013ko maiatzaren 31koa, zeinaren bidez deuseztatu egiten baita Jabetza Intelektualaren Batzordearen funtzionamendua arautzen duen abenduaren 30eko 1889/2011 Errege Dekretuaren 20.2 artikuluaren zati bat, honela dioena: «eta, hala, zerbitzua nork bere borondatez etete hori edo zerbitzua nork bere borondatez uzte hori lehen aipatutako urraketa egin izana aitortzea beste dela joko da".
Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salaren epaia, 2013ko ekainaren 17koa, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren azaroaren 17ko ITC/3128/2011 Aginduaren 9. artikulua deuseztatzekoa; agindu horren bidez, satelite-plantaren bidez elikatutako banaketa-sareei aplikatu ahal zaien eroate-osagaia arautzen da eta errekurtsoaren objektua aurkeztu ondoren galdutzat jotzen da, agindu horren hirugarren xedapen gehigarriari dagokionez, zeren eta han ezarritako «C» koefizientea ordeztu egin baitzen abenduaren 27ko IET/2812/2012 Aginduaren bosgarren xedapen gehigarriak arautzen duenarekin (IET/2812/2012 Agindua, abenduaren 27koa, hirugarrenek gas-instalazioetara sarbidea izatearekin lotutako bide-sari eta kanonak eta jarduera arautuen ordainketa ezartzen dituena).
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril