Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 15 de uztaila de 2013, Zk. 168

I. Xedapen orokorrak

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

  • Espainiaren Adierazpena, zeinaren bidez onartzen baita atzerrian arlo zibileko edo merkataritza-arloko frogak eskuratzeari buruzko Hitzarmenari atxikitzea Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia; hitzarmen hori Hagan egin zen, 1970eko martxoaren 18an.

INDUSTRIA, ENERGIA ETA TURISMO MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2012ko uztailaren 8koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena, petroliotik kanalizazio bidez likidotutako gasen salmenta-prezio berriak –zergak aplikatu aurrekoak– argitaratzen dituena.

AUZITEGI GORENA

  • Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salaren epaia, 2013ko maiatzaren 31koa, zeinaren bidez deuseztatu egiten baita Jabetza Intelektualaren Batzordearen funtzionamendua arautzen duen abenduaren 30eko 1889/2011 Errege Dekretuaren 20.2 artikuluaren zati bat, honela dioena: «eta, hala, zerbitzua nork bere borondatez etete hori edo zerbitzua nork bere borondatez uzte hori lehen aipatutako urraketa egin izana aitortzea beste dela joko da".

  • Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salaren epaia, 2013ko ekainaren 17koa, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren azaroaren 17ko ITC/3128/2011 Aginduaren 9. artikulua deuseztatzekoa; agindu horren bidez, satelite-plantaren bidez elikatutako banaketa-sareei aplikatu ahal zaien eroate-osagaia arautzen da eta errekurtsoaren objektua aurkeztu ondoren galdutzat jotzen da, agindu horren hirugarren xedapen gehigarriari dagokionez, zeren eta han ezarritako «C» koefizientea ordeztu egin baitzen abenduaren 27ko IET/2812/2012 Aginduaren bosgarren xedapen gehigarriak arautzen duenarekin (IET/2812/2012 Agindua, abenduaren 27koa, hirugarrenek gas-instalazioetara sarbidea izatearekin lotutako bide-sari eta kanonak eta jarduera arautuen ordainketa ezartzen dituena).

GAZTELA ETA LEONGO ERKIDEGOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril