Epaia, 2013ko urtarrilaren 15ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena. Epai honen bidez, baliogabetu egiten dira maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluan azaltzen diren «graduko» eta «graduatu» esapideak. Errege-dekretu horrek Diseinuko Graduko goi-mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen du (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarri ziren irakaskuntza horiek).
Epaia, 2013ko martxoaren 12koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena. Epai honen bidez, baliogabetu egiten dira atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoko Erregelamenduaren zenbait agindu (apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori).
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril