6/2012 Legea, ekainaren 29koa, Murtziako Eskualdeko tributu, ekonomia, gizarte eta administrazio neurriei buruzkoa.
7/2012 Legea, uztailaren 20koa, nahitaezko ordezpenen ondoriozko berregiteak arautzen dituena, Lorca lehenbailehen berreraikitzeko asmoz.
8/2012 Legea, urriaren 26koa, zenbait hidrokarburoren txikizkako salmentaren gaineko zergaren tarte autonomikoa arautzen duena.
9/2012 Legea, azaroaren 8koa, funtzio publikoaren arloko eskualdeko arautegia uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretura egokitzen duena. Errege lege-dekretu hori enplegu publikoaren arloan aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzkoa da.
10/2012 Legea, abenduaren 5ekoa, Radiotelevisión de la Región de Murcia eskualdeko enpresa publikoa sortzen duen abenduaren 29ko 9/2004 Legea aldatzekoa.
11/2012 Legea, abenduaren 27koa, Murtziako Eskualdeko txikizkako merkataritzari buruzko abenduaren 22ko 11/2006 Legea aldatzekoa.
12/2012 Legea, abenduaren 27koa, azaroaren 30eko 10/2009 Legea aldatzekoa; lege horrek Murtziako Eskualdeko garraio publikoko sistema integratua sortu eta errepideko bidaiari-garraio publiko erregular iraunkorreko emakidak modernitzatzen ditu.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril