Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Osteguna 31 de urtarrila de 2013, Zk. 27

I. Xedapen orokorrak

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • HAP/70/2013 Agindua, urtarrilaren 30ekoa, 230. eredua («pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: loteria eta apustu jakin batzuen sarien gaineko zerga bereziaren atxikipenak eta konturako diru-sarrerak; sozietateen gaineko zerga: loteria eta apustu jakin batzuen sarien gaineko atxikipenak eta konturako diru-sarrerak. Autolikidazioa») eta 136. eredua («pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: loteria eta apustu jakin batzuen sarien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa») onartzen dituena.

  • HAP/71/2013 Agindua, urtarrilaren 30ekoa, azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Agindua eta tributuen arloko beste araudi bat aldatzen duena. Azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduaren bidez fabrikazio-zerga bereziekin eta zenbait hidrokarburoren txikizkako salmentaren gaineko zergarekin lotutako zenbait eredu onartzen dira, zenbait kudeaketa-arau batu eta eguneratzen dira eta maiatzaren 11ko EHA/1308/2005 Agindua aldatzen da; agindu horrek 380. eredua onartzen du (inportazioen parekotzat jotako operazioetako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioari buruzkoa), eredua aurkezteko tokia, modua eta epeak zehazten ditu eta eredua baliabide telematikoen bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura zehazten ditu.

  • HAP/72/2013, urtarrilaren 30ekoa, 720. eredua onartzen duena (atzerrian dauden ondasun eta eskubideen gaineko informazioa ematea; Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren hemezortzigarren xedapen gehigarrian adierazitako informazio-betebeharra) eta eredu hori aurkezteko tokia, modua eta epea zehazten dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril