Gizarte Segurantzari buruzko alde askotako hitzarmen iberoamerikarra aplikatzeko akordioa. Akordio hori Lisboan egin zen 2009ko irailaren 11n, eta El Salvadorko Errepublikak sinatu du.
HAP/70/2013 Agindua, urtarrilaren 30ekoa, 230. eredua («pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: loteria eta apustu jakin batzuen sarien gaineko zerga bereziaren atxikipenak eta konturako diru-sarrerak; sozietateen gaineko zerga: loteria eta apustu jakin batzuen sarien gaineko atxikipenak eta konturako diru-sarrerak. Autolikidazioa») eta 136. eredua («pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: loteria eta apustu jakin batzuen sarien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa») onartzen dituena.
HAP/71/2013 Agindua, urtarrilaren 30ekoa, azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Agindua eta tributuen arloko beste araudi bat aldatzen duena. Azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduaren bidez fabrikazio-zerga bereziekin eta zenbait hidrokarburoren txikizkako salmentaren gaineko zergarekin lotutako zenbait eredu onartzen dira, zenbait kudeaketa-arau batu eta eguneratzen dira eta maiatzaren 11ko EHA/1308/2005 Agindua aldatzen da; agindu horrek 380. eredua onartzen du (inportazioen parekotzat jotako operazioetako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioari buruzkoa), eredua aurkezteko tokia, modua eta epeak zehazten ditu eta eredua baliabide telematikoen bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura zehazten ditu.
HAP/72/2013, urtarrilaren 30ekoa, 720. eredua onartzen duena (atzerrian dauden ondasun eta eskubideen gaineko informazioa ematea; Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren hemezortzigarren xedapen gehigarrian adierazitako informazio-betebeharra) eta eredu hori aurkezteko tokia, modua eta epea zehazten dituena.
ECD/73/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, merkataritza-jardueretako teknikari-tituluari dagokion erdi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/74/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, natur ingurumenaren aprobetxamendu eta zainketako teknikari-tituluari dagokion erdi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/75/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, errepide-garraioko ibilgailuen gidariaren teknikari-tituluari dagokion erdi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/76/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, mantentze elektromekanikoko teknikari-tituluari dagokion erdi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/77/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, barneko lanetako, dekorazioko eta birgaitzeko teknikari-tituluari dagokion erdi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/78/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, laborategiko lanetako teknikari-tituluari dagokion erdi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/79/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, urpeko lanetako eta lan hiperbarikoetako teknikari-tituluari dagokion erdi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/80/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, inprimaketa osteko eta akabera grafikoko teknikari-tituluari dagokion erdi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/81/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, bideo-disko jartzaile eta soinuko teknikari-tituluari dagokion erdi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/82/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, animazio soziokultural eta turistikoko goi-mailako teknikari-tituluari dagokion goi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/83/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, artista falla-egilea eta eszenografien eraikuntzako goi-mailako teknikari-tituluari dagokion goi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
ECD/84/2013 Agindua, urtarrilaren 23koa, irudi pertsonal eta korporatiboko aholkularitzako goi-mailako teknikari-tituluari dagokion goi-mailako prestakuntza-zikloaren curriculuma ezartzen duena.
Ebazpena, 2013ko urtarrilaren 21ekoa, Estatuko Osasun eta Farmazia Sistemaren Oinarrizko Zerbitzu Zorroaren Zuzendaritza Nagusiarena, ATC taldeetako ekarpen murriztuko medikamentuei dagokien gehieneko zenbatekoa eguneratzen duena, eta Gizarte Segurantzako asegurudun pentsiodunak direnentzat eta horien onuradunentzat hileko gehieneko ekarpen-mugak eguneratzen dituena prestazio farmazeutiko anbulatorioan.
Epaia, 2011ko azaroaren 22koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai horren bidez, Ministro Kontseiluaren 2010eko martxoaren 12ko Erabakiaren (erabaki horrek graduko titulu jakin batzuen ofizialtasuna ezartzen du, eta titulu horiek Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatzea xedatzen du) eranskineko puntu bat baliogabetzen du, hain zuzen ere, Salamancako Unibertsitateko Ingeniaritza eta Arkitekturako jakintza-arloko Eraikuntzaren Ingeniaritzako Graduatuko unibertsitate-titulu ofizialari buruzkoa.
Autoa, 2012ko abenduaren 12koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, 2011ko azaroaren 22ko epaiaren epaitza, 308/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandakoa, argitzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril