1656/2012 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, Defentsa Ministerioari atxikitako organismo autonomoen estatutuak aldatzen dituena, martxoaren 5eko 451/2012 Errege Dekretuan xedatutakora egokitzeko (451/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, enpresa-sektore publikoko eta beste entitate batzuetako arduradun eta zuzendari nagusien ordainsari-sistema arautzen duena).
1694/2012 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, 2012rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duena.
1715/2012 Errege Dekretua, abenduaren 28koa, Zerga Berezien Erregelamendua aldatzen duena (uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa) eta tributuen esparruarekin lotutako beste xedapen batzuk sartzen dituena.
HAP/2802/2012 Agindua, abenduaren 28koa; honen bidez, garatu egiten da Estatuko Administrazioarentzat eta haren menpeko zuzenbide publikoko erakunde eta organismoentzat 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2012 Legearen hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa, aldi baterako ezintasuna ez dakarten gaixotasun edo istripuek eragindako absentziei dagokienez.
HAP/2803/2012 Agindua, abenduaren 28koa, abenduaren 10eko PRE/3581/2007 Agindua aldatzen duena. Agindu horrek Tributu Administrazioko Estatu Agentziaren departamentuak ezartzen ditu eta funtzioak eta eskumenak esleitzen dizkie.
Ebazpena, 2012ko abenduaren 28koa, Herri Administrazioen Estatuko Idazkaritzarena, Estatuko Administrazio Orokorraren eta haren organismo publikoen zerbitzura dauden langileen lanaldi eta lan-ordutegiei buruzko jarraibideak ematen dituena.
Ebazpena, 2012ko abenduaren 28koa, Tributu Administrazioko Estatu Agentziako Lehendakaritzarena, Tributu Administrazioko Estatu Agentziaren Ordezkaritzen eta Ordezkaritza Berezien mendeko Aduana eta Zerga Berezien Zerbitzuak egituratzen dituen 1998ko uztailaren 28ko ebazpena aldatzekoa.
Ebazpena, 2012ko abenduaren 28koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril