1587/2012 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, ekainaren 24ko 885/2011 Errege Dekretua aldatzen duena. Errege-dekretu horren bidez, lanbide-prestakuntzen katalogo nazionala osatzen da, Itsas Arrantza lanbide-arloan sei lanbide-prestakuntza ezarriz, eta otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan, uztailaren 11ko 1179/2008 Errege Dekretuan eta otsailaren 6ko 101/2009 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-prestakuntzetako batzuk eguneratzen dira.
1588/2012 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, uztailaren 9ko 1652/2004 Errege Dekretua aldatzen duena. Errege-dekretu horren bidez, film luze eta labur zinematografikoak eta telebistarako filmak, europarrak eta espainiarrak, aurrez finantzatzeko nahitaezko inbertsioa arautzen duen Erregelamendua onartzen da, ministerio-sailen izendapen eta egitura berrietara egokitzeko.
1589/2012 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren arteko Koordinaziorako Bitariko Batzordea sortzen duena, Instituto de Salud Carlos III erakundea dela eta.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril