Patenteen arloko Lankidetza Tratatuaren Erregelamenduari egindako aldaketak (Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen erregelamendu hori, 1989ko azaroaren 7an, 267. zenbakikoan), patenteen arloko Kooperaziorako Nazioarteko Batasunaren Biltzarrean hartutakoak, 42. bilkuran (18. ohiko bilkura). Genevan egin zen biltzarra 2011ko irailaren 26tik urriaren 5era bitartean.
Ebazpena, 2012ko azaroaren 12koa, Herri Administrazioen Estatuko Idazkaritzarena, Estatuko Administrazio Orokorraren Negoziazio Mahai Orokorraren Erabakia, 2012ko urriaren 29koa, onartu eta argitaratzen duena. Erabakia baliabideak esleitzeari eta negoziazio eta parte-hartze egiturak arrazionalizatzeari buruzkoa da.
16/2012 Foru Legea, urriaren 19koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 42. artikulua aldatzekoa.
17/2012 Foru Legea, urriaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 11/1998 Foru Legea, batxilergoa, erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak irakasten dituzten gizarte ekimeneko ikastetxeen finantzaketa publikoa arautzen duena.
18/2012 Foru Legea, urriaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitatean farmazia-prestazioak osatzeari buruzkoa.
10/2012 Legea, abuztuaren 1ekoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokorren kargura ezohiko kreditu bat ematekoa, geroraezineko gastuei aurre egin ahal izateko.
11/2012 Legea, abuztuaren 1ekoa, Balear Uharteetako Osasun Zerbitzuko eta zerbitzu horren menpeko erakundeetako arreta espezializatuko eta lehen mailako arretako A1 azpitaldeko fakultatiboen eta espezialista gisa trebatzeko egoitza harreman berezidun fakultatiboen soldata-osagarri jakin batzuen zenbatekoak zehaztekoa eta negoziaziorako gaikuntza ematekoa.
12/2012 Legea, irailaren 26koa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko defizita gutxitzeko tributu-neurriei buruzkoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril