Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 24 de urria de 2012, Zk. 256

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 5423-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu, zerga eta finantza arloko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuaren 2.3. artikuluaren kontrakoa.

  • 5474-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, 2012rako aurrekontu orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legearen 2. eta 6. artikuluen kontrakoa, VI. eta VII. kapituluetako kredituak jasotzen baitituzte, Estatuaren inbertsioari buruzkoak; baita 119.1. artikuluaren eta harekin bat datozen gastu-egoeraren partiden kontrakoa; eta diru-sarreren egoeraren 453 kontzeptuan finkatutako zenbatekoaren kontrakoa ere.

  • 5491-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Kataluniako jarduera ekonomikoa sustatzeko abenduaren 29ko 9/2011 Legearen 114. artikuluaren kontrakoa. Artikulu horrek Kataluniako merkataritza-ekipamenduak antolatzeko abenduaren 22ko 1/2009 Lege Dekretuaren 9. artikuluko 3. eta 4. paragrafoak aldatzen ditu.

  • 5060-2012 konstituziokontrakotasun-arazoa, apirilaren 13ko 9/2007 Legearen xedapen iragankorraren 5. paragrafoa dela-eta aurkeztutakoa, Konstituzioaren 149.1.18 eta 149.1.30 artikuluak urra ditzakeelakoan. Lege hori Kanarietako segurtasun eta larrialdietarako sistemari buruzkoa da eta Kanarietako udaltzaingoak koordinatzeko uztailaren 4ko 6/1997 Legea aldatzen du.

  • 5413-2012 zenbakiko eskumen-gatazka positiboa, ekainaren 4ko SSI/1209/2012 Aginduaren 2. artikuluaren kontrakoa (honako tarteki hau izan ezik: «dagozkion deialdiak norgehiagoka bidez egingo dira, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 22.1 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz»); 4, 5, 6, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15 eta 16. artikuluen kontrakoa; eta I., II. eta III. eranskinen kontrakoa. Agindu horrek Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuen Estatu Idazkaritzaren diru-laguntzen araubide orokorraren menpe dauden diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril