Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Asteazkena 24 de urria de 2012, Zk. 256

I. Xedapen orokorrak

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

  • 5423-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, defizit publikoa zuzentzeko aurrekontu, zerga eta finantza arloko premiazko neurriei buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuaren 2.3. artikuluaren kontrakoa.

  • 5474-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, 2012rako aurrekontu orokorrei buruzko ekainaren 29ko 2/2012 Legearen 2. eta 6. artikuluen kontrakoa, VI. eta VII. kapituluetako kredituak jasotzen baitituzte, Estatuaren inbertsioari buruzkoak; baita 119.1. artikuluaren eta harekin bat datozen gastu-egoeraren partiden kontrakoa; eta diru-sarreren egoeraren 453 kontzeptuan finkatutako zenbatekoaren kontrakoa ere.

  • 5491-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Kataluniako jarduera ekonomikoa sustatzeko abenduaren 29ko 9/2011 Legearen 114. artikuluaren kontrakoa. Artikulu horrek Kataluniako merkataritza-ekipamenduak antolatzeko abenduaren 22ko 1/2009 Lege Dekretuaren 9. artikuluko 3. eta 4. paragrafoak aldatzen ditu.

  • 5060-2012 konstituziokontrakotasun-arazoa, apirilaren 13ko 9/2007 Legearen xedapen iragankorraren 5. paragrafoa dela-eta aurkeztutakoa, Konstituzioaren 149.1.18 eta 149.1.30 artikuluak urra ditzakeelakoan. Lege hori Kanarietako segurtasun eta larrialdietarako sistemari buruzkoa da eta Kanarietako udaltzaingoak koordinatzeko uztailaren 4ko 6/1997 Legea aldatzen du.

  • 5413-2012 zenbakiko eskumen-gatazka positiboa, ekainaren 4ko SSI/1209/2012 Aginduaren 2. artikuluaren kontrakoa (honako tarteki hau izan ezik: «dagozkion deialdiak norgehiagoka bidez egingo dira, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 22.1 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz»); 4, 5, 6, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15 eta 16. artikuluen kontrakoa; eta I., II. eta III. eranskinen kontrakoa. Agindu horrek Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuen Estatu Idazkaritzaren diru-laguntzen araubide orokorraren menpe dauden diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

KANPO ARAZOETAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

  • Espainiako Erresumaren eta Marokoko Erresumaren arteko Akordioaren behin-behineko aplikazioa; akordio hori zerbitzuko pasaporteetan elkarren bisak kentzeari buruzkoa da eta 2012ko urriaren 3an egin zen Rabaten.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA

  • HAP/2259/2012 Agindua, urriaren 22koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimen erraztuko moduluak, EHA/3257/2011 Aginduaren bidez onartutakoak, aldatzen dituena (azaroaren 21eko EHA/3257/2011 Aginduak 2012rako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboa egiteko metodoa eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimen berezi erraztua garatzen ditu).

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOA

  • Ebazpena, 2012ko urriaren 4koa, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiarena, Ministro Kontseiluaren 2012ko irailaren 21eko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horrek doktore-titulu jakin batzuen ofizialtasuna ezartzen du eta titulu horiek Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatzea xedatzen du.

OSASUN, GIZARTE ZERBITZU ETA BERDINTASUN MINISTERIOA

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril