Txanpona euroa duten zenbait estatu kideren arteko Mailegu Zerbitzurako Akordioari egindako zuzenketa indarrean sartzea; akordio horren bidez 80.000.000.000 euro ematen dira maileguan, eta estatu kide hauek hartzen dute parte: alde batetik, Belgikako Erresuma, Irlanda, Espainiako Erresuma, Frantziako Errepublika, Italiako Errepublika, Zipreko Errepublika, Luxenburgoko Dukerri Handia, Maltako Errepublika, Herbeheretako Erresuma, Austriako Errepublika, Portugalgo Errepublika, Esloveniako Errepublika eta Finlandiako Errepublika eta KfW, interes publikoaren alde jardunda, jarraibideak beteta eta Alemaniako Errepublika Federalaren bermeari atxikita, mailegu-emaile gisa, eta, bestetik, Heleniar Errepublika mailegu-hartzaile gisa eta Greziako Bankua mailegu-hartzailearen agente gisa. Zuzenketa Bruselan egin zen 2012ko otsailaren 27an eta Atenasen 2012ko otsailaren 24an.
Ebazpena, 2012ko urriaren 19koa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
1461/2012 Errege Dekretua, urriaren 19koa, otsailaren 19ko 169/2010 Errege Dekretua aldatzen duena. Errege-dekretu horrek kotoiaren sektorerako berregituraketa nazionalerako programaren esparruan emandako laguntzak arautzeko oinarriak ezartzen ditu.
2/2012 Errege Dekretua, urriaren 8koa, administrazio publikoak berrantolatu eta arrazionalizatzeko asmoz Estatuak onartu dituen neurriak Extremadurako Autonomia Erkidegoan inplementatzeko.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril