4922-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 174.3 artikuluaren laugarren eta bosgarren paragrafoak direla-eta aurkeztutakoa, Espainiako Konstituzioaren 14., 24.1., 139.1 eta 149.1.17 artikuluak urrra ditzakeelakoan.
4951-2012 zenbakiko konstituziokontrakotasun-arazoa, Madrilgo Autonomia Erkidegoko hiri-garraioa antolatu eta koordinatzeko azaroaren 27ko 20/1998 Legearen 16. artikuluaren 2.b) 7 paragrafoa dela-eta aurkeztutakoa, Espainiako Konstituzioaren 25.1 artikulua urra dezakeelakoan.
1425/2012 Errege Dekretua, urriaren 11koa, Poliziaren Estatuko Kidegoaren enplegu publikoaren 2012rako eskaintza onartzekoa.
1426/2012 Errege Dekretua, urriaren 11koa, Guardia Zibilaren Kidegoaren enplegu publikoaren 2012rako eskaintza onartzekoa.
Ebazpena, 2012ko urriaren 11koa,Tabakoaren Merkatuko Ordezkaritzaren Lehendakaritzarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren publikoarentzako salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
Ebazpena, 2012ko irailaren 25ekoa, Idazkariordetzarena; honen bidez, aldatu egiten da 2009ko azaroaren 11ko ebazpena, Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari -Guardia Zibilaren arloa- dagozkion hainbat tasen autolikidazioa aurkezteko prozedura eta tasa horiek telematikoki ordaintzeko baldintzak ezarri zituena.
Akordioa, 2012ko urriaren 10ekoa, Hauteskunde Batzorde Zentralarena; 2012ko azaroaren 25ean egitekoak diren Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan hautagaiak aurkezteko abal-sinaduren betebeharraren ingurukoa (Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 169.3 artikuluan dago jasota betebehar hori) .
Hutsen eta akatsen zuzenketa, honako zirkular honena: Espainiako Bankuaren 6/2012 Zirkularra, irailaren 28an emana kreditu-erakundeentzat, finantza-informazio publiko eta erreserbatuari buruzko arauen gaineko eta finantza-egoren ereduen gaineko abenduaren 22ko 4/2004 Zirkularra aldatzekoa.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril