Egonkortasuneko Europar Mekanismoa eratzeko Tratatua berresteko agiria, honako hauen artekoa: Belgikako Erresuma, Alemaniako Errepublika Federala, Estoniako Errepublika, Irlanda, Heleniar Errepublika, Espainiako Erresuma, Frantziako Errepublika, Italiako Errepublika, Zipreko Errepublika, Luxenburgoko Dukerri Handia, Malta, Herbeheretako Erresuma, Austriako Errepublika, Portugalgo Errepublika, Esloveniako Errepublika, Eslovakiar Errepublika eta Finlandiako Errepublika. Agiri hori Bruselan egin zen 2012ko otsailaren 2an.
Balea-arrantza arautzeko Nazioarteko Hitzarmenaren Eranskinaren (202. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, 1980ko abuztuaren 22an) zuzenketak, 2011ko uztailaren 11tik 14ra Jerseyn egin zen Baleazaleen Nazioarteko Batzordearen urteko 63. bileran onartuak.
Hutsen zuzenketa, honako agindu honena: HAP/2055/2012 Agindua, irailaren 28koa. Honen bidez, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren (establezimendu iraunkorrei eta atzerrian eratu eta lurralde espainiarrean presentzia duten errenta esleipeneko erregimenera bildutako entitateei dagokiena) konturako ordainketa zatikatuak egiteko 202 eredua onartzen da; telematikoki aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dira; eta ekainaren 16ko EHA/1721/2011 Agindua aldatzen da (agindu horren bidez 222 eredua onartzen da, zerga-finkapeneko erregimenean sozietateen gaineko zergaren konturako ordainketa zatikatuak egiteko, eta telematikoki aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dira).
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril