Ebazpena, 2012ko martxoaren 16koa, Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordearena, 1/2009 Zirkularra aldatzen duen 1/2012 Zirkularra argitaratzen duena. 1/2009 Zirkularraren bidez, hirugarren batek egiaztatutako ahozko adostasuna sartzen da komunikazio finkoen handizkako zerbitzu arautuen kontratazioan, bai eta zenbakiari eusteko eskabideetan ere.
Ebazpena, 2012ko martxoaren 29koa, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiarena; honen bidez, aldatu egiten da, NGTS-02 gas sistemaren kudeaketa teknikoko arauan, «gas sistemako instalazioen erabilera eta ahalmenaren gaineko baldintza orokorrak» atala; PD-12 xehetasun-protokoloa ezartzen da, «instalazio sateliteetarako gas natural likidotuaren zisternei aplikatu beharreko prozedurak» izenekoa; eta aldatu egiten da, PD-01 xehetasun-protokoloan, «gasa neurtzea, gasaren kalitatea eta gasari usaina ematea» atala.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril