HAP/637/2012 Agindua, martxoaren 20koa; honen bidez, murriztu egiten dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko metodoan eta Balio Erantsiaren Zergako erregimen berezi erraztuan aplikatzekoak diren moduluak 2011ko eta 2012ko ekitaldietarako, Lorcan, Murtzian, 2011ko maiatzaren 11n izandako mugimendu sismikoen ondorioz.
HAP/638/2012 Agindua, martxoaren 26koa; honen bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak egiteko 2011ko ereduak onartzen dira; aitorpen horiek aurkezteko lekua, modua eta epeak zehazten dira; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren zirriborroa eskuratzeko edo eskura jartzeko, aldatzeko eta berresteko edo sinatzeko prozedurak ezartzen dira; eta bi aitorpen horiek bitarteko telematiko edo telefonikoen bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedurak zehazten dira.
Ebazpena, 2012ko martxoaren 30ekoa, Tabako Merkaturako Ordezkaritzaren lehendakariarena, Monopolioaren Eremuko Tabako eta Tinbre Saltokietarako zenbait tabako-laboreren salmenta-prezioak argitaratzen dituena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril