Elkartze Ekonomikorako Akordioa, batetik, CARIFORUMeko estatuen eta, bestetik, Europako Erkidegoaren eta bere estatu kideen artekoa, Bridgetownen egina, 2008ko urriaren 15ean. Behin-behineko aplikazioa.
418/2012 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, Turismorako Ministerio arteko Batzordea sortzen duen urtarrilaren 14ko 6/1994 Errege Dekretua aldatzen duena.
Epaia, 2011ko abenduaren 7koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, honako lege-doktrina hau ezartzen duena: «Zerga Administrazioak balioen egiaztapenerako Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 57.1 artikuluaren g) idatz-zatian ezarritakoa («hipotekatutako finkak tasatzeko esleitu den balioa, legeria hipotekarioan ezarritakoa betez») erabiltzeak, azaroaren 29ko 36/2006 Legeak emandako idazketa aintzat hartuta, ez dakar harentzat karga erantsirik, balioak egiaztatzeko gainontzeko moduen aldean; beraz, ez du aldez aurretik zertan justifikatu nahitaez hipotekatutako finken tasaziorako esleitutako balioa bat datorrela zerga oinarriari doitutako balioarekin, ezta zuzendu beharreko iruzur-elementuren bat dagoela ere».
Epaia, 2012ko urtarrilaren 16koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai horren bidez, baliogabetzat jo dira urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren –Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezarri zuen– 7.1, 8., 11. eta 12. artikuluak eta zazpigarren xedapen gehigarria.
Epaia, 2012ko urtarrilaren 25ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; horren bidez, baliogabetu egiten da nahitaez desjabetzeko 85/AENA/08 espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatzeko deklarazioa, Ministro Kontseiluak 2009ko apirilaren 3an erabakitakoa.
Epaia, 2012ko otsailaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 10.2 b) artikulua baliogabetzen duena.
Epaia, 2012ko otsailaren 8koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 10.2b) artikulua baliogabetzen duena.
Autoa, 2011ko abenduaren 20koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salak emandakoa; auto horren bidez, eten egiten da irailaren 29ko ITC/2585/2011 Aginduaren 1. artikuluaren 2. paragrafoaren eraginkortasuna eta 5. artikuluaren bete beharra. Agindu horrek, 2011ko urriaren 1etik aurrera, sarrera-bidesariak berrikusten ditu, supervalle sarrera-bidesarien prezioak ezartzen ditu eta araubide bereziko instalazioen zenbait tarifa eta hobari eguneratzen ditu.
Autoa, 2011ko abenduaren 20koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salak emandakoa; auto horren bidez, eten egiten da irailaren 29ko ITC/2585/2011 Aginduaren 1. artikuluaren 2. paragrafoaren eraginkortasuna. Agindu horrek, 2011ko urriaren 1etik aurrera, sarrera-bidesariak berrikusten ditu, supervalle sarrera-bidesarien prezioak ezartzen ditu eta araubide bereziko instalazioen zenbait tarifa eta hobari eguneratzen ditu.
Autoa, 2011ko abenduaren 20koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salak emandakoa; auto horren bidez, eten egiten da irailaren 29ko ITC/2585/2011 Aginduaren 1. artikuluaren 2. paragrafoaren eraginkortasuna. Agindu horrek, 2011ko urriaren 1etik aurrera, sarrera-bidesariak berrikusten ditu, supervalle sarrera-bidesarien prezioak ezartzen ditu eta araubide bereziko instalazioen zenbait tarifa eta hobari eguneratzen ditu.
Autoa, 2012ko urtarrilaren 10ekoa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salak emandakoa; auto horren bidez, kautelaz eteten da Ministro Kontseiluaren 2010eko urriaren 1eko erabakiaren I. eranskina, Eraikuntzaren Ingeniaritzako Graduatu izendapenari dagokionez.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril