5/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 5ekoa, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoa.
447/2012 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, ministerioak berregituratzen dituen abenduaren 21eko 1823/2011 Errege Dekretua aldatzen duena.
Espainiaren Adierazpena, Gabondar Errepublika adingabeak nazioartean lapurtzearen alderdi zibilei buruzko Hagako Hitzarmenari atxikitzea onartzeko egindakoa; hitzarmen hori 1980ko urriaren 25ean egin zen, Hagan.
Ebazpena, 2012ko otsailaren 29koa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena, ekainaren 13ko JUS/1698/2011 Aginduaren III. eranskina aldatzen duena; agindu horren bidez, urteko kontu finkatuak merkataritza-erregistroan aurkezteko eredua onartu zen.
Ebazpena, 2012ko otsailaren 29koa, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiarena, urtarrilaren 28ko JUS/206/2009 Aginduaren III. eranskina aldatzen duena; agindu horren bidez, eredu berriak onartu ziren urteko kontu finkatuak merkataritza-erregistroan aurkezteko betebeharra duten subjektuentzat.
448/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren egitura eta eskumenak arautzen dituen ekainaren 20ko 1314/1984 Errege Dekretua aldatzen duena.
449/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren egitura organikoa eta eginkizunak ezartzen dituen eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia partez aldatzen duen abenduaren 13ko 2583/1996 Errege Dekretua aldatzen duena.
450/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Itsasoko Gizarte Institutuaren egitura organikoa eta funtzioak ezartzen dituen apirilaren 8ko 504/2011 Errege Dekretua aldatzen duena.
452/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Sustapen Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duena eta ministerioetako sailen oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 30eko 1887/2011 Errege Dekretua aldatzen duena.
453/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Justizia Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duena eta ministerioetako sailen oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 30eko 1887/2011 Errege Dekretua aldatzen duena.
454/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Defentsa Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duena.
488/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, autobideak kontzesio bidez eraiki, kontserbatu eta ustiatzeko klausula orokorren pleguaren –urtarrilaren 25eko 215/1973 Dekretuaren bidez onartu zen– 8. klausularen d) hizkia aldatzen duena.
451/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, enpresa-sektore publikoko eta beste entitate batzuetako arduradun eta zuzendari nagusien ordainsari-sistema arautzen duena.
455/2012 Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, zerbitzuguneetan motordun ibilgailuak gasolinaz hornitzeko orduan atmosferara botatzen diren lurrunen kopurua gutxitzeko neurriak ezartzen dituena.
Hutsen zuzenketa, Elikagaien Segurtasunaren eta Elikaduraren Espainiako Agentziaren 2012ko urtarrilaren 20ko ebazpenarena; ebazpen horren bidez, agentzia horri dagozkion tasen autolikidazioa aurkezteko prozedura eta tasa horiek telematikoki ordaintzeko baldintzak ezarri ziren.
Epaia, 2012ko urtarrilaren 16koa, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena; epai horren bidez, baliogabetu egin ziren urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren –Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen goi-mailako arte-irakaspenen antolaketa ezarri zuen– zazpigarren xedapen gehigarriaren 7.1, 8., 11. eta 12. artikuluak.
Espainiako Bankuaren 1/2012 Zirkularra, otsailaren 29koa, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileentzat emana, atzerriko herrialdeekiko ekonomia-transakzioak jakinarazteko arauen gainekoa.
Espainiako Bankuaren 2/2012 Zirkularra, otsailaren 29koa, kreditu-erakundeentzat eman zuen abenduaren 22ko 4/2004 Zirkularra, finantza-informazio publiko eta erreserbatuaren gainekoa, aldatzekoa.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Ebazpena, 2012ko otsailaren 28koa, 2011ko azaroaren 16ko ebazpenaren – Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Erregistro Elektronikoa sortu eta arautu zuen– I. eranskina aldatzen duena.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril