Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 26 de abendua de 2011, Zk. 310

I. Xedapen orokorrak

KANPO GAIETARAKO ETA LANKIDETZARAKO MINISTERIOA

  • Espainiako Erresumaren eta Nazio Batuek gizataldeen kokalekuari buruz duten programaren arteko akordioaren behin-behineko aplikazioa, Espainian ezartzeko, Madrilen 2011ko azaroaren 30ean egina.

DEFENTSA MINISTERIOA

  • 320/38251/2011 Ebazpena, abenduaren 5ekoa, Defentsako Estatu Idazkaritzarena, Artilleriako Zehaztasun Tailerra eta Elektronika Zentroa ezabatzen duena, haren jarduerak, eginkizunak eta eskumenak "La MaraƱosa" izeneko Institutu Teknologikoan sartuz.

EKONOMIA ETA OGASUN MINISTERIOA

  • EHA/3496/2011 Agindua, abenduaren 15ekoa, identifikazio fiskaleko zenbakia jakinarazteko salbuespena aplikatzeari begira zerga-egoitzari buruzko aitorpena onartzen duena kreditu-erakundeekiko eragiketetan, bai eta herrialdeen eta lurraldeen kodeen zerrenda ere.

HEZKUNTZA MINISTERIOA

  • EDU/3497/2011 Agindua, abenduaren 13koa, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Udal Poliziako Kidegoetako agentearen eta hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako teknikari tituluaren arteko baliokidetasuna ezartzen duena.

  • EDU/3498/2011 Agindua, abenduaren 16koa, abenduaren 27ko ECI/3858/2007 Agindua aldatzen duena (azken agindu horren bidez, derrigorrezko bigarren hezkuntzako irakasle, batxilergoko irakasle, lanbide-heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasleen lanbideetan aritzeko gaitasuna ematen duten unibertsitate-tituluak egiaztatzeko baldintzak ezartzen dira).

AUZITEGI GORENA

  • 2011ko azaroaren 4ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salak emana, Ingurumen Ministerioaren urtarrilaren 16ko 85/2008 Agindua deuseztatzen duena (Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2008ko urtarrilaren 29ko alea, 25 zenbakikoa) jabari publiko hidraulikoari egindako kalteak zehazteko irizpideak ezartzen dituen heinean uren arloko arau-hauste administratiboak tipifikatzeko jarraibide gisa; nolanahi ere, agindu horretan aipatzen diren ingurumen-kalteak ordaintzeko betebeharra zehazteko parametro eta gida-lerro gisa duen balioari eutsi egiten zaio, baina, betiere, 3., 6., 10., 11., 12., 18. eta 19.2 artikuluen deuseztasunari eutsiz.

KATALUNIAKO AUTONOMIA ERKIDEGOA

  • 2/2011 Dekretu-legea, azaroaren 15ekoa, animaliak babesteko legearen testu bategina, apirilaren 15eko 2/2008 Legegintza Dekretuak onartua, aldatzen duena, eta hegazti fringilidoak itxian haztearren bizirik harrapatzeko eta edukitzeko behin-behineko araubide bat ezartzen duena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril