2011ko azaroaren 16ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren –martxoaren 30eko 429/2007 Errege Dekretuak onartutakoa– 11.3 artikulua dela-eta aurkeztutako legezkontrakotasun-arazoa baiesten duena.
2011ko azaroaren 23ko epaia, Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salarena, honako lege-doktrina hau ezartzen duena: «Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak ezartzean, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergaren (Toki-ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginak, martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak, arautzen du) zerga-oinarria osatzen du energia biltzeko behar diren elementu guztien kostuak, hau da, obra-baimenaren eskaria egina duen proiektuan jasota dauden horrelako elementuenak, egindako eraikuntzaren aldean berezitasunik edo berezko nortasunik agertzen ez badute".
2011ko azaroaren 28ko epaia, Auzitegi Goreneko Hirugarren Salarena, martxoaren 19ko 335/2010 zenbakiko Errege Dekretuko 4. artikuluaren a) hizkiko lehenbiziko paragrafoan "física" terminoa ezabatzen duena "persona física" esapidetik.
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia
Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril