Zu hemen zaude

BOEren euskarazko gehigarria: Astelehena 12 de abendua de 2011, Zk. 298

I. Xedapen orokorrak

EKONOMIA ETA OGASUN MINISTERIOA

  • Hutsen zuzenketa, azaroaren 18ko 1676/2011 Errege Dekretuarena. Errege Dekretu horren bidez, batetik, uztailaren 9ko 1199/1999 Errege Dekretua (maiatzaren 4ko 13/1998 Legea garatu zuen, Tabakoaren Merkatua eta Zerga Araudia Antolatzeari buruzkoa) aldatu zen, eta, bestetik, tabako- eta tinbre-saltokien sarearen emakida-estatutua arautu zen.

  • EHA/3377/2011 Agindua, abenduaren 1ekoa. Honen bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako kapital higikorraren zenbait errendimenduren kontura eta Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren gaineko Errentaren gaineko Zergaren zenbait errentaren kontura egindako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpenaren 193 eredua onartzen da, establezimendu iraunkorrei dagokiena; orobat onartzen dira ordenadorez zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisikoak eta logikoak, eta, horrenbestez, aldatu egiten dira urriaren 31ko EHA/3202/2008 Aginduaren bidez onartutako 291 ereduko diseinu fisikoak eta logikoak, bai eta azaroaren 7ko EHA/3300/2008 Aginduaren bidez onartutako 196 ereduko diseinu fisikoak eta logikoak ere.

  • EHA/3378/2011 Agindua, abenduaren 1ekoa. Honen bidez, aldatu egiten dira honako xedapen hauek guztiak: urriaren 20ko EHA/3012/2008 Agindua, hirugarren pertsonekiko eragiketen gaineko urteko aitorpenaren 347 eredua eta eredu hori aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak eta aurkezpena egiteko lekua, modua eta epea onartzen dituena; abenduaren 29ko EHA/3787/2008 Agindua, tributuen arloko kudeaketa- eta ikuskapen-jardun eta -prozedurei buruzko eta tributuak aplikatzeko prozeduren gaineko arau erkideak garatzeari buruzko Erregelamendu Orokorraren 36. artikuluan arautzen den berri emateko adierazpenaren 340 eredua onartzen duena; eta EHA/3434/2007 Agindua, azaroaren 23koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergako entitate-multzoen araubide bereziari dagozkion hileroko autolikidazioaren 322 eredua –banakako eredua–, hileroko autolikidazioaren 353 eredua –eredu agregatua– eta datuak komunikatzeari buruzko 039 eredua onartzen dituena.

eraman gora

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia

Manoteras Etorb., 54 - 28050 Madril